Kazetaria eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako aktibista From Wikipedia, the free encyclopedia
Mona Eltahawy (arabieraz: منى الطحاوى; Port Said, 1967ko abuztuaren 1a) kazetari, idazle eta aktibista feminista musulmana eta egipto-estatubatuarra da, Kairo eta New Yorken bizi da. Arabiar munduko emakume garrantzitsuenen artean dago.[1][2]
Mona Eltahawy | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Port Said, 1967ko abuztuaren 1a (57 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Egipto |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | The American University in Cairo (en) |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, saiakeragilea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | islama |
monaeltahawy.com | |
Haurtzaroa Egipton bizi izan ondoren, 8 urte zituela Londresera joan zen eta 15 urterekin Saudi Arabiara. [3] Nerabe zelarik, Mekara peregrinazioa egitera joan eta Kaaba inguruan bueltaka ari zela sexu erasoa jasan zuen. 2018ko otsailean #MosqueMeToo traola sortu zuen 36 urtez ixilpean gordetako Mekako erasoa jakitera emanez eta emakume musulmanei beraiek bizitakoak ere adieraztera animatuz. 24 orduz 2000 txiotik gora zeuden halako bizipenak salatuz.[4][5][6][7][8]
2011n Tahrir plazan Egiptoko iraultzaren gertaeren berri ematen ari zen bitartean bortxatua izan eta besoa eta hanka hautsi zioten. Orduan AEBetako herritartasuna eskuratu zuen.[9][1]
Egipto eta mundu islamiarrari buruzko analisia eta editorialak idatzi ditu mundu osoko hainbat hedabidetan, baita emakumezkoen gaiei eta gai politiko zein sozialei buruz ere. Reutersen lan egin du Ekialde Hurbileko berriemale gisa, Egipto, Israel, Palestina, Libia, Siria, Saudi Arabia eta Txinako hedabideentzat. Bere lana Washington Post, The New York Times, Christian Science Monitor eta Miami Herald bezalakoetan argitaratu izan da.[10][11]
Unibertsitateetan hitzaldiak eman eta giza eskubideei buruzko eta islamiar munduaren, feminismoaren eta musulman-kristauen arteko harremanen inguruko topaketetan parte hartzeaz gain, irrati eta telebistako analista ere izan da. Sare sozialetan aktibo agertzen da eta bere jarrera argi eta garbi adierazteko sarritan bere esku-hartze publikoak "Izorra hadi, patriarkatua!" leloarekin hasi ohi ditu.[12][1]
19 urte zituela liburutegi batean feminismoari buruzko entseguak topatu zituen eta geroztik aldarrikatzen ari den mugimendua ikertzen hasi zen. [13][4]
Bera feminista laiko gisa azaltzen da, feminismo islamiarrarekin kontrajarriz, islametik urrundu gabe berrinterpretatzeko bidea lantzen baitu, emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko asmoz bai eremu publiko zein pribatuan eta, datozen lekutik datozela, emakume eta nesken aurkako erasoen kontra borrokatzen duelako. Mendebaldean dagoen emakume musulmanekiko ikuspegi paternalista salatzen du eta 3Dko feminismoa proposatzen du: Patriarkatua desafiatu, desobeditu eta disruptore izan. [4][2][12]
16 urterekin jarri zuen hijaba 25 urte zituela kentzea erabaki zuen, baina bera halakoen kontra egon arren, emakumeen erabakien atzean dauden arrazoien konplexutasun eta aniztasunaz ohartarazten du. [14]
Arabiar munduko emakumeen eskubideei buruz hitz egiten du eta emakumeen genitalen mutilazioaren aurkako jarrera irmoa du. Emakumeek iraultza sozial eta sexuala behar dutela aldarrikatzen du baita emakume musulmanen aniztasuna eta beraien hitza entzutearen ezinbestekotasuna: [15][16][17][18]
"Isilik egon eta entzun emakume musulmanoi, geure bizi-esperientzia konplexua da eta”.[4] "Beloa baino zerbait gehiago bezala ikus gaitzazue, entzun gaitzazue, hori baino askoz gehiago gara".[2]
2015eko maiatzean argitaratu zen bere lehen liburua Hijaba eta himenak-Zergatik egin behar du Ekialde Hurbilak iraultza sexuala. Bertan arabiar munduaren misoginia da ardatz eta"kultura- eta erlijio- nahasketa toxikoa" salatzen ditu, bereziki Saudi Arabiatik datorren interpretazio ultrakontserbatzailearen hedapena. [19][20]
2019ko irailean The Seven Necessary Sins for Women and Girls (Emakume eta neskek egin beharreko 7 bekatuak) liburua argitaratu du. Bertan, patriarkatuak emakumeei ukatzen dizkien ezaugarriak aztertu eta 7 bekatu kapitalak oinarri, ikasi eta bereganatu beharrekoak aurkeztu: sumina, arreta bilatzea, biraoa, anbizioa, boterea, biolentzia eta lizunkeria. [21]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.