Mokolodi

Fringilidoen familiako hegazti paseriformea, 20 cm-koa eta oso moko sendo eta konikoa duena. Arrak bular arre-gorrixka, buru eta bizkar arreak, golko grisa eta marra zuri bana duten hego beltzak ditu. Emea grisagoa da. From Wikipedia, the free encyclopedia

Mokolodi
Remove ads

Mokolodia (Coccothraustes coccothraustes) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasiako eskualde epeletan bizi dena[1].

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Remove ads

Deskribapena

Bere izenak fringílido bitxi honen ezaugarririk deigarriena aipatzen du, zeinaren koloreen banaketak txonta baten nolabaiteko antza ematen dion, nahiz eta gorputz askoz sendoagoa, buztan motza eta moko erraldoi, oso lodi koniko batez hornitutako buru handia, hegaztiaren tamainarekin neurrigabea dena, bere figurari itxura grotesko samarra ematen dion multzoa, sendoa eta astuna izanik. Isatsaren laburtasunak ez dio eragozten tamainaz 17-18 cm-ra iristea, gure txonten artean handiena bihurtuz.

Mokoaren egitura indartsua, gris-urdinxka udaberrian eta argia neguan, elikadurarako ale eta hazi handiak aprobetxatzeko aukera ematen dion espezializazioa da, estalki lodi eta gogor batez babestuta daudenak, beste txoriek ezin dituztenak birrindu, hainbeste txorientzat gozamena diren haragi mamitsu eta azukretsua duten gereziak adibidez, Mokolodiak hezurra apurtzeko eta barruko almendra ateratzeko helburu bakarrarekin bilatzen ditu, gainerakoa baztertuz.

Mokoarekin egin dezakeen birrintzeko indarra, benetako zizaila bat da, 50 eta 75 kg bitartekoa. Presio hauek egiteko beharrezkoak diren muskulu indartsuei eusteko behar adinako euskarri beharrak burezurreko osifikazio oso garatua sortu du eta, hortik bere bolumen handia.

Mokolodiaren kolorea arretik ardo kolorerakoa da bularrean, zurixka azpian. Arrak burua eta bizkarra arreak ditu, garondo grisa, mokoaren eta begiaren artean orban bat eta lerde-zapi beltz txiki batekin. Hego beltzak orban zuri handiarekin. Emea tonu orokor grisagokoa da, ez hain gorrixka.[2]

Remove ads

Biologia eta ohiturak

Neguan, Mokolodia fruta hezurrez eta fruta mota guztietako pipitez elikatzen da, hala nola, gereziak, olibondoak, basaranak edo landutako beste espezie batzuk, baita astigarren, lizarren etab. haziak ere. Udaberrian, bere dieta belar landare kimu samurrek, lore-begi eta intsektuek osatzen dute. Partzialki intsektujalea udaberrian izaten da eta txiten hazkuntzarekin bat dator, hein handi batean intsektuez elikatzen direnak.

Bikoteen eraketa udaberri hasieran hasten da, hilabete baino gehiago iraun dezakeen prozesu. neketsu baten ondoren. Arra emearen onarpena lortzen saiatzen da, emeak hasieran baztertu ohi dituen gorteiatzeko eredu batzuk errepikatuz. Pixka bat igaro ondoren, eta arrak gogor ekin ondoren, osatu egiten dira bikoteak azkenean.

Nahikoa goian eraiki ohi dute habia, 4 eta 10m bitartean, batez ere emearen zeregina izaten da. Errunaldia orban marroi handiak dituzten 4 edo 5 arrautza gris urdinxkak osatzen dute eta emeak 12 edo 13 egunez inkubatzen ditu, ondoren txitak jaiotzen dira, bizkarrean eta buruan lumatxa ugari eta luzez estalita. Bi aste dituztenean uzten dute habia, eta uda iritsi arte gurasoekin geratzen dira.

Remove ads

Banaketa habitata eta egoera

Mokolodiak banaketa etena du eskualde paleartikoko klima boreal, epel eta mediterraneoetan zehar. Europan, oso tokiko populazioa aurkitzen da nukleo sakabanatuetan, Mediterraneoko eremutik hasi eta Eskandinaviako hegoaldera arte.

Bere iberiar egoera ez da oso ezaguna, baina penintsulako hego-mendebaldeko koadranteko eremuak okupatzen dituela jakina da. Orain dela gutxi Nafarroako hainbat tokitan ere aurkitu dute.

Euskal Herrian migratzaile talde txikiak udazkenean ikusten dira eta negua ere mendi-eremuetan igaro ohi dute aranbeltzek eta elorri zuriek fruitua ondo ematen duten urteetan.

Orain arte gure inguruan ez da izan hazkuntzaren berririk. Azkenaldian Aiako Harriaren ipar-ekialdean ikusi da, Nafarroa Garaiaren eta Gipuzkoaren arteko mendigunearen eremu batean, haritzez estalitako lurretan.

Hostozabalen basoetako edo zuhaiztietako espeziea da (pagoa, haritza, etab.) gehienetan gune baxuetan, ez mendian. Normalean ez ditu koniferoen formazio hutsak okupatzen, nahasketak baizik.

Galeria

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads