From Wikipedia, the free encyclopedia
Miranda Taylor Cosgrove (Los Angeles, Kalifornia, 1993ko maiatzaren 14a - )[1] estatubatuar aktore, abeslari eta musikagilea da. Hiru urterekin hasi zen aktore lanetan, hainbat iragarkitan agertu eta gero. Bere lehen filma 2003an egin zuen, School of Rock filmean Summer Hathawayren papera egin zuenean. Hortik aurrera hainbat telebista saiotan paper txikiekin hasi zen, baina urteak pasa ahala garrantzia irabazi zuen Nickelodeon telebista katean Drake & Josh telesailan egindako papera dela eta.
Miranda Cosgrove | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miranda Taylor Cosgrove |
Jaiotza | Los Angeles, 1993ko maiatzaren 14a (31 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Young Actors Space Laurel Springs School (en) USC School of Cinematic Arts (en) Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea (2012 - |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, pop singer (en) , bikoizlea, musikaria, telebista-aktorea, haur-aktorea eta ekoizle exekutiboa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika teen pop (en) |
Ahots mota | mezzosopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Nick Records (en) Columbia Records Epic Records |
mirandacosgrove.com | |
| |
2007an iCarly nerabeen sitcomeko protagonista lanetan hasi zen, 2012an utzi zuen arte. 2010eko maiatzean $180.000 irabazten zituen telesaileko atal bakoitza egiteagatik, soldatarik handiena zuen telebistako bigarren umea. 2012an Guinness Errekorra eskurtu zuen inoiz ume aktore batek jasotako soldatarik handiena izateagatik[2][3]. Despicable Me telesailan Margoren ahotsa egin zuen, baita 2013ko sekuelan ere. Girlfriend in a Coma telesailaren pilotoa egin zuen NBC telebistarako, baina ez zen telesaila aurrera atera Christina Riccik utzi zuelako. 2016an NBCren Crowded telesaileko protagonista izan zen[4].
Musikari gisa iCarly telesailan hasi zen abesten, lau abesti zituen album batekin. 2009an bere lehen albuma egin zuen, About You Now izenekoa[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.