From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikhail Vasilievitx Ostrogradski (errusieraz: Михаил Васильевич Остроградский, ukraineraz: Михайло Васильович Остроградський; Pashennaya, Ukraina, 1801eko irailaren 24a - Poltava (Ukraina), 1862ko urtarrilaren 1a) ukraniar fisikari eta matematikaria izan zen.
Mikhail Vasilievitx Ostrogradski Pashennayan jaio zen, Ukranian, 1801eko irailaren 24an. Aita Vasili Ivanovitx Ostrogradski lurjabea izan zen, baina, goi mailakoekin harreman onak bazituen ere, pobreak ziren. Mikhailen ama Irina Andreevna Sakhno-Ustimovitx izan zen eta bi familiak kosakoak ziren, armadako kide ugari zeudelarik bere senan.
Vasili Ivanovitx eta Irina Andreevnak 5 seme-alaba zituen: Mikhail, Osip eta Andrei anaiak eta Elena eta Maria arrebak. Mikhail aitaren lurraldeetan zegoen lastozko txabola baten jaio zen.
Txikitatik izan zuen gauzak neurtzeko grina eta beti eramaten omen zuen harri bat eta hari lotutako soka luze bat, han eta hemen sakonera neurtuz[1].
Matematika ikasi zuen Kharkiv unibertsitatean eta Parisen jarraitu zuen. Hemen, harreman estua izan zuen Cauchy, Binet, Fourier edo Poisson bezalako frantses matematikari ospetsuekin. Etxerantz itzuli zenean, Itsas Armadako kadeteen irakasle izan zen San Petersburgoko Artilleria eskolan eta Ingeniaritza institutuan.
Green-Ostrogradski formula deitu zitzaion errorez eta horrek eman zion nolabaiteko ospea Mikhaili, integral bikoitza inguratzen duen areari aplikatuz, bolumenaren integrala espresatzeko bidea emango zuena (integral hirukoitza). Funtzio arrazional baten integrala kalkulatu ahal izateko metodoa garatu zuen izendatzaileak erro anizkunak dituenean. Metodo honen bidez, integralaren alde arrazionala banantzeko aukera dago, zatiki bakunetan deskonposatu beharrik gabe.
1834an, American Academy of Arts and Sciences delakoaren izendapena jaso zuen, 1841ean Turingo Zientzia Akademian eta, 1853an, berriz, Erromako Zientzia Akademian. 1856an Parisko Zientzi Akademian egin zuten kide.
Ostrogradskiren lan zientifikoak Parisko École Polytechniquen indarrean zeuden printzipioen ildoan zeuden, analisia eta matematika aplikatuaren esparruan.
Fisika Matematikoan, Hidromekanika, Elastikotasunaren teoria, Beroaren teoria eta Elektrizitatearen teoriaren sintesi izugarria egin zuen. Programa hau gizon bakar baten ahalmena garaitzen zuen eta XIX. mendean zeuden baliabideak ere bai; gaur egun, osatu gabe dago oraindik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.