From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikhail Fiodorovitx Larionov (Tiraspol, 1881eko ekainaren 3a - Fontenay-aux-Roses, 1964ko maiatzaren 10a) errusiar margolaria izan zen. Errusiako arte abstraktuaren aitzindaria izan zen.
Mikhail Larionov | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tiraspol, 1881eko maiatzaren 22a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Frantzia (1938 - |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Fontenay-aux-Roses, 1964ko maiatzaren 10a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien d'Ivry (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Natalia Sergeievna Gontxarova (1955 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moscow School of Painting, Sculpture and Architecture (en) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eszenografoa, jantzi-diseinatzailea, ilustratzailea, diseinatzailea eta grabatzailea |
Lantokia(k) | Mosku Paris Lausana eta Paris |
Kidetza | Jack of Diamonds (en) |
Mugimendua | neo-impressionism (en) Raionismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
1898an Moskuko Pintura, Eskultura eta Arkitektura Eskolan sartu zen. Han irakasle izan zituen Isaac Levitan eta Valentin Serov. 1900ean Natalia Gontxarova ezagutu zuen eta bien arteko harremanak bere bizitzaren amaierara arte iraun zuen.
1902an bere estiloa inpresionismoa zen. 1906an Parisera egindako bidaia baten ondoren, postinpresionismora aldatu zen, eta gero estilo neoprimitibora. Bi talde artistiko sortu zituen Errusian: "Diamantezko baleta" (errusieraz: «Бубновый валет»), (1909-1911) eta "Astoaren buztana" (errusieraz: Ослиный хвост), (1912-13). Gontxarovarekin raionismoa sortu ondoren 1913an Errusia utzi zuen 1915ean. Parisen Sergei Diagilev eta Errusiar Balletekin kolaboratu zuen. Frantzian egon zen hil arte, eta frantziar herritartasuna jaso zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.