From Wikipedia, the free encyclopedia
Mespelerrekako urtegia, baita Gorostizako urtegia izenaz ere ezaguna, (gaztelaniaz: Pantano del Regato) Barakaldoko urtegia da, Errekatxo eta Gorostiza auzoen artean dagoena hain zuzen ere.
Mespelerretako urtegia | |
---|---|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′06″N 3°00′05″W |
Hustubidea | Castaños ibaia |
Argalario eta Sasiburu mendien artean kokatuta, Castaños ibaiak zeharkatua da[1].
XIX. mendeko bukaeran, Ezkerraldeko lantegietan ur asko behar zuten eta udan ez zen aski ekoizpena mantentzeko. Hori zela eta, 1885ean Jose Etxebarriak proposatu zuen Castaños eta Oiola ibaietan presa bi eraikitzea. Azkenean bat baino ez zen eraikia eta 1897an bukatu zuten[2][3].
1898an Sestaoko La Iberia lantegiak hasi zuen urtegia erabiltzen, gero Bizkaiko Labe Garaiak enpresa jabe bihurtuko zena[2].
Teknikoki garai horretako modernoena izan zen, batez ere hormigoia erabili zuelako. Presak 74 metroko luzera, zutabean 15 metroko zabalera eta tontorrean 2,50 metrokoa eta 20 metroko altuera ditu[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.