Mendi-berdantza
Enberizidoen familiako hegazti europarra, mendebaldean arrunta eta ugaria dena. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Mendi-berdantza (Emberiza cia) emberizidae familiako hegazti paseriformea da, hegoaldeko Europan, ipar-mendebaldeko Afrikan, erdialdeko Asian eta Himalaian bizi dena[1].
Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Mendi-berdantza | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Emberizidae |
Generoa | Emberiza |
Espeziea | Emberiza cia Linnaeus, 1766
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Masa | 2,77 g (pisua jaiotzean) 23 g (helduen pisua) |
Kumaldiaren tamaina | 3,9 |
Errute denbora | 14 egun |
Itxi
Lumajean gainerako berdantzen antza du, baina kolore horirik gabea eta buruaren alde bietan hiru larro beltz bereizgarriak ditu. Arra emea baino kolore biziagokoa da. Haziak, landare-kimuak eta intsektuak jaten ditu eta habia, eskuarki, lurrean egiten du. Sastraka ugari dauden lekuak atsegin ditu eta Euskal Herrian ez da oso arrunta.[2]