From Wikipedia, the free encyclopedia
Megapodiidae hegazti familia bat da, Galliformes barruan sailkatuak. Animalia handiak dira, oilo itxurakoak, buru txikiarekin eta hankahandiekin. Euren izenak grezieraz oin handiak esan nahi du eta bere ezaugarri nabarmen horri egiten dio erreferentzia. Guztiek jaten dituzte hostoak eta, oro har, zuhaitzetan dauden elikagaiak, egurra dagoen lekuetan bizi dira eta gehienak arreak edo beltzak dira. Superprekozitatea dute, hau da, arrautzetatik atera eta laster, batzuk egun berean, egin dezakete hegan. Gainera jaiotzerakoan begiak irekita dituzte, indartsuak dira, hegalak guztiz garatuak dituzte, lumak dituzte eta korrika egin dezakete.
Megapodiidae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Aves |
Ordena | Galliformes |
Familia | Megapodiidae Lesson, 1831
|
Azpibanaketa | |
|
25 cm-tik 60 cm bitarteko luzera izan dezakete. Gorpuzkeraz sendoak, buru txikikoak eta moko-motzak dira. Oso hanka sendoak izaten dituzte. Filipina uharteetan eta Papuasian bizi dira.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.