![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/1/1e/Cuba_2011_Mayabeque.svg/langeu-640px-Cuba_2011_Mayabeque.svg.png&w=640&q=50)
Mayabequeko probintzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mayabequeko probintzia (gaztelaniaz: Provincia de Mayabeque) Kubako 15 probintzietako bat da, uhartearen mendebaldean dagoena. Hiriburua San José de las Lajas da.
Datu azkarrak Mayabeque, Administrazioa ...
Mayabeque | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | San José de las Lajas |
ISO 3166-2 | CU-16 |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°58′N 82°09′W |
![]() | |
Azalera | 3.743,81 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 380.274 biztanle |
Dentsitatea | 101,57 bizt/km² |
Itxi
2010eko abuztuan Nazio Biltzarrak Kubaren banaketa administratiboan aldaketak egin zituen (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean daudenak). Bi probintzia berriak sortu zituen antzinako Habanako probintziatik (eta baita Pinar del Ríoko probintziako ekialdeko hiru udalerri gehituta): Artemisa eta Mayabeque. Matanzasko Varadero antzinako udalerria ere desegin eta Cárdenasekin batu zuten.[1][2]