![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/46/Cuba_2011_Artemisa.svg/langeu-640px-Cuba_2011_Artemisa.svg.png&w=640&q=50)
Artemisako probintzia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artemisako probintzia (gaztelaniaz: Provincia de Artemisa) Kubako 15 probintzietako bat da, uhartearen mendebaldean dagoena. Hiriburua Artemisa da.
- Artikulu hau Kubako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Artemisa (argipena)».
Datu azkarrak Artemisa, Administrazioa ...
Artemisa | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua | ![]() |
Hiriburua | Artemisa |
ISO 3166-2 | CU-15 |
Geografia | |
Koordenatuak | 22°49′N 82°46′W |
![]() | |
Azalera | 4.004,27 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 502.312 biztanle |
Dentsitatea | 125,44 bizt/km² |
Itxi
2010eko abuztuan Nazio Biltzarrak Kubaren banaketa administratiboan aldaketak egin zituen (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean daudenak). Bi probintzia berriak sortu zituen antzinako Habanako probintziatik (eta baita Pinar del Ríoko probintziako ekialdeko hiru udalerri gehituta): Artemisa eta Mayabeque. Matanzasko Varadero antzinako udalerria ere desegin eta Cárdenasekin batu zuten.[1][2]