Matiko
From Wikipedia, the free encyclopedia
Matiko Bilboko auzoa da. Bilboko Uribarriko barrutian kokatua, bigarren barrutian alegia. Auzoak 6.412 biztanle eta 0,26 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Matiko hiriko eta Bilboko itsasadarraren ekialdean kokaturik dago. Auzoak Castañosekin egiten du muga mendebaldean, eta Uribarrirekin ekialdean.
Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Matiko | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Uribarri |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′09″N 2°55′24″W |
Azalera | 0,26 km² |
Demografia | |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
Itxi
Auzoa EuskoTrenen Bilbo eta Lezamako trenbidearen geltoki bat dauka. Horrez gain, Bilbobusen 72. linea Matikora zabaldu zen 2006. urteko apirilean eta auzoa Bilbo erdigunearekin batzen du.