Gazteleku
Bilboko auzoa, Uribarrin From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboko auzoa, Uribarrin From Wikipedia, the free encyclopedia
Gazteleku (edo Castaños) Bilboko auzo bat da, Uribarriko barrutian dagoena. Bilboko itsasadarraren ekialdean dago Zabalgunearekiko aurrez aurre. Auzoa XIX. mendean zehar garatzen hasi zen. Garai hartan, Bilbo oraindik ere Zazpikaleak ziren. Bertan bizi zen hiriko biztanleriaren gehiena. Dirudun jendea eta burgesiak, jende pilaketa hartatik ihes egin nahiean. Gaztelekuko lurretan etxe berriak eraiki zituzten.
Gazteleku | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Administrazioa | |
Posta kodea | 480XX |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′08″N 2°55′37″W |
Azalera | 0,25 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.571 (2023) |
Dentsitatea | 22.284 bizt/km² |
Gaur egun Campo Volantin pasealekuaren aurrean, hainbat jauregi eta etxe dotore eraiki ziren. Volantineko zelaia parke eta pasealekua zelarik. Urteek aurrera egin ahala, eta Indautxun gertatu bezala, etxebizitza beharrizan altuek eta zoruaren prezioek, jauregi horietako gehienak eraistera eraman zuten euren jabeek. Gaur egun, jauregi horietatik bakarra mantentzen da, Salveko plazaren ondoan dagoen Olabarri jauregia, Bilboko Portuaren Agintaritzaren egoitza ohia. Jauregi hori Olabarri familiaren bizitokia izan zen 1940ko hamarkadararte.
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (min) |
---|---|---|
22 | Sarrikue - Atxuri | 15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara) |
26 | Uribarri - Termibus | 14´ |
30 | Miribilla - San Inazio | 15´ |
72 | Larraskitu - Gazteleku | 12´ |
Bilbo eta ondoko Artxanda mendia elkartzeko Artxandako funikularra eraiki zen 1915. urtean. Ordutik, hiriaren aisialdi gune nagusienetakoa izan da.
Horrez gain, Zabalgunea eta Gazteleku elkartzen dituzten zubi berria eraiki da Zubizuri Santiago Calatrava arkitekto valentziarrak diseinatua.
Ricardo Bastida arkitekto ezagunak auzo honetako udal garbitegia diseinatu zuen, 1905ean eraikitakoa. Modernismoak Bizkaian emandako adibiderik ederrenen artean dugu, bai eta estilo horretako eraikin bakarrenetarikoa izan ere. Urteak aurrera azoka moduan erabili izan zuten eta, azken zaharberritze lanen ondorioz, gaur egun liburutegia barne hartzen duen udaltegia dena.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.