From Wikipedia, the free encyclopedia
Master i Margarita[1] (errusieraz: Мастер и Маргарита; euskaraz: «Maisua eta Margarita»[2]) Mikhail Bulgakoven fantasiazko eleberria da.
Master i Margarita | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Mikhail Afanasievitx Bulgakov |
Sorrera-urtea | 1928 |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Мастер и Маргарита |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Fantastic Realism (en) |
Hizkuntza | errusiera |
Zatiak | 32 kapitulu |
Nori eskainia | Elena Sergeevna Bulgakova (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alexander Garden (en) , Bad apartment (en) , Patriarch Ponds (en) , Massolit (en) , Variety Theater (en) , Judea (erromatar probintzia), Aquarium garden (en) , Jalta, Sparrow Hills (en) eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Bulgakovek 1928tik 1940ra idatzi zuen eleberri hau. Lehen argitalpen laburtua 1966tik 1967ra egin zen Moskva aldizkarian. Lehen edizio osoa Parisko YMCA-Press argitaletxeak egin zuen 1967an. SESBen, mozketarik gabeko edizioa 1973an kaleratu zen.
Ekintza Moskun hasten da 1930eko hamarkadan. Satan hirira dator Woland azti atzerritar misteriotsuaren itxurapean, hainbat laguntzailerekin, hauek barne: Fagot, Azazello, Abadonna, Behemoth katua eta Gella sorgina. Talde honek hondamendia eragiten du elite literarioan eta MASSOLIT idazleen erakundean.
Liburuaren hasieran, Wolandek elkarrizketa bat hasten du Berlioz literatur burokraziako buruarekin. Elkarrizketa honen lekukoa da Ivan Bezdomny (hitzez hitz, «Ivan Etxegabea») poeta gaztea da. Ondoren, Berlioz tranbia baten azpian hiltzen da, eta Ivanek ospitale psikiatriko batean amaitzen du. Bertan irakurleek Maisua ezizenarekin soilik ezagutzen duten idazlea topatzen du. Horrek Jesukristori eta Pontzio Pilatosi buruz idatzi zuen eleberria alde batera utzi behar izan zuen, mundu benetakoari bizkarra emanez, Margarita maitaleari barne.
Eleberriaren bigarren zatian Margarita ezagutuzen dugu, Maisuaren maitalea, giza pasioa pertsonifikatzen duena. Satanen eskaintza onartzen du eta Walpurgis gauean sorgin bihurtzen da. Walpurgis gauak Ostiral Santuarekin bat egiten du, liburuko hiru elementuak uztartuz.
Margaritaren mina eta zintzotasunagaitk, Satanek bere nahia betetzen du. Maisua askatu eta harekin pobrezian eta maitasunean bizitzea erabakitzen du. Pazko Igandean bikoteak Moskutik alde egiten du.
Errusiera
eta erromanizazioa/itzulpena |
Oharrak | |||
---|---|---|---|---|
Izena, hipokoristikoa(k) | Patronimikoa | Abizena(k) | Ezizena(k) | |
Воланд Woland |
Satan | |||
Азазелло Azazello |
deabrua | |||
Коровьев Koroviev |
Фагот Fagot |
Wolanden itzultzailea | ||
Бегемот Behemot/Behemoth |
katu beltza | |||
Гелла Gella |
sorgina (sukuboa) | |||
Мастер Maisua |
idazlea | |||
Маргарита, Марго Margarita, Margo |
Николаевна Nikolaievna |
Maisuaren maitalea | ||
Иван Ivan |
Николаевич Nikolaievitx |
Понырёв Ponyriov |
Бездомный Bezdomny |
poeta |
Михаил Mikhail |
Александрович Aleksandrovitx |
Берлиоз Berlioz |
MASSOLIT erakundeko zuzendaria | |
Александр, Сашка Aleksandr, Saxka |
Рюхин Riukhin |
poeta | ||
Арчибальд Artxibald |
Арчибальдович Artxibaldovitx |
MASSOLITeko jatetxeko arduraduna | ||
Степан, Стёпа Stepan, Stiopa |
Богданович Bogdanovitx |
Лиходеев Likhodeiev |
Variété antzerkiaren zuzendari nagusia | |
Григорий Grigori |
Данилович Danilovitx |
Римский Rimski |
Variété antzerkiaren finantza-zuzendaria | |
Иван Ivan |
Савельевич Savelievitx |
Варенуха Varenukha |
Variété antzerkiaren administratzailea | |
Жорж Zhorzh/Georges |
Бенгальский Bengalski |
Variété antzerkiko aurkezlea | ||
Аркадий Arkadi |
Аполлонович Apollonovitx |
Семплеяров Sempleiarov |
Variété antzerkiko batzorde akustikoko presidentea | |
Милица Militsa |
Андреевна Andreievna |
Покобатько Pokobatko |
Variété antzerkiko aktorea, Sempleiaroven maitalea | |
Андрей Andrei |
Фокич Fokitx |
Соков Sokov |
Variété antzerkiko tabernaria | |
Василий Vasili |
Степанович Stepanovitx |
Ласточкин Lastotxkin |
Variété antzerkiko kontularia | |
Карпов Karpov |
Variété antzerkiko mezularia | |||
Прохор Prokhor |
Петрович Petrovitx |
Ikuskizun Batzordeko presidentea | ||
Анна Anna |
Ричардовна Ritxardovna |
Prokhor Petrovitxen idazkari pertsonala | ||
Александр Aleksandr |
Николаевич Nikolaievitx |
Стравинский Stravinski |
psikiatra | |
Никанор Nikanor |
Иванович Ivanovitx |
Босой Bosoi |
etxeko arduraduna | |
Тимофей Timofei |
Кондратьевич Kondratievitx |
Квасцов Kvastsov |
agintarien informatzailea | |
Алоизий Aloizi |
Могарыч Mogarytx |
Maisuaren aurkako salaketa idatzi zuen kazetaria | ||
Максимилиан Maksimilian |
Андреевич Andreievitx |
Поплавский Poplavski |
Berliozen osaba | |
Наталья, Наташа Natalia, Nataxa |
Прокофьевна Prokofievna |
Margaritaren etxeko langilea | ||
Николай Nikolai |
Иванович Ivanovitx |
Margaritaren bizilaguna | ||
Анна, Аннушка Anna, Annuxka |
Чума Txuma/Izurri |
olioa isuri zuen emakumea (horrek Berliozen heriotza eragin zuen) | ||
Понтий Пилат Pontzio Pilatos |
erromatar prefektua (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Иешуа Га-Ноцри Yeshua Ha-Notsri |
predikaria (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Афраний Afranio |
Judeako Erromatar Zerbitzu Sekretuaren burua (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Низа Niza |
Afranioren neskamea (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Левий Матвей Levi Matvei |
zerga-biltzaile ohia, Yeshuaren jarraitzailea (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Иуда из Кириафа Judas Iskariote |
Yeshua Ha-Notsri saldu zuen jarraitzailea (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Марк Крысобой Markos Arratoi-hiltzailea |
zenturioia (Maisuaren eleberriko pertsonaia) | |||
Банга Banga |
Pontzio Pilatosen txakurra (Maisuaren eleberriko pertsonaia) |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.