From Wikipedia, the free encyclopedia
Martin Fritz Glaessner (Aussig, Austria-Hungariako Inperioa, 1906ko abenduaren 25a - Melbourne, Australia, 1989ko azaroaren 23a)[1], geologo eta paleontologo txekiarra izan zen, Kanbriarraurreko fosilekin egindako lanarengatik ezaguna. Ikerketak Australian egin zituenez paleontologo australiarra izan zela esaten da.
Martin Glaessner | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ústí nad Labem, 1906ko abenduaren 25a |
Herrialdea | Austria Australia |
Heriotza | Melbourne, 1989ko azaroaren 23a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Vienako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | paleontologoa, unibertsitateko irakaslea, carcinologist (en) eta geologoa |
Enplegatzailea(k) | Adelaideko Unibertsitatea Moskuko Estatu Unibertsitatea Vienako Unibertsitatea Russian State Geological Prospecting University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Paläontologische Gesellschaft (en) Australian Academy of Science (en) |
Martin Glaessner Austria-Hungariako Inperioko Aussig izeneko herrian jaio zen. Gaur egun Txekiar Errepublikan kokaturik dago eta Ústí nad Labem izena du. Aita Arthur Glaessner ingeniari kimikoa zen, zeramika, beira eta farmakologia industrietan aditua eta Vienako zientzia komunitatean oso ezaguna[2]. Vienako Historia Naturaleko Museoko ikertzailea izan zen 1923 eta 1932 artean[3] eta 1929 urtean Zuzenbide doktoretza atera zuen Vienako Unibertsitatean. 1931 urtean Geologia eta Paleontologian doktoratu zen. 1930 eta 1931 artean Londresko Historia Naturalaren Museoan ikertzaile lanak egin zituen[1].
Mikropaleontologiak ikerketa geologikoetan zuen garrantziaz ohartuta 1932 urtean Moskura joan zen eta Petrolioa aurkitzeko Estatu Institutuan hasi zen lanean[1]. 1934 eta 1937 artean Errusiako Zientzia Akademiaren barnean Erregai Mineralen Institutuko Ikerketa burua izan zen eta 1936an Moskuko Unibertsitatean irakasle gisa egin zuen lan. 1936an Tina Tupikinarekin ezkondu zen eta 1937an Vienara itzuli zen. Arbaso juduak zituenez 1938ko martxoaren 19an atxilotu egin zuten baina aske utzi zuten[1].
Londresko petrolio konpainia anglo-irandarrean hasi zen lanean (gaur egun British Petroleum) eta Port Moresbyra bidali zuten, gaur egun Papua Ginea Berria bada ere garai hartan Australiaren menpeko lurraldea zen. 1942 urtean ebakuatu egin zuten Bigarren Mundu Gerra zela eta, orduan Melbournera joan zen[1]. Hurrengo hiru urtetan Australiar armadarentzako Papuako mapa geologikoak prestatu zituen. 1945 urtean Principles of Micropalaeontology liburua argitaratu zuen eta erreferentziazko liburua bihurtu zen hurrengo hamarkadetan[1]. Ordutik aurrera Adelaidako Unibertsitateko Geologia eta paleontologia katedrarekin hainbat lanpostu bete zituen. 1950. hamarkadan Ediacararreko biota aztertzen hasi zen, taxonomia ezarriz eta paleobiologia eta estratigrafia eremuetan oinarrizko ekarpenak eginez[1]. Reg Sprigg-ek marmoken arbasoak zirela uste zituenak berraztertu zituen eta taxoi berriak sortu zituen[2]. Ediacararra garai geologikoaren mugak zehazten ere lagundu zuen, hasiera aurreneko animalia zelulanitzen agerpenean finkatuz. 1971 urtean erretiratu zen.
1982 urtean Estatu Batuetako Geologia Elkarteko Lyell domina eta Amerikako Zientzia Akademiaren Walcott domina jaso zituen[4]. 1985 urtean Australiako Ordenaren domina jaso zuen, australiarrentzako sari gorena[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.