From Wikipedia, the free encyclopedia
Mark William Lanegan (Ellensburg, Washington, 1964ko azaroaren 25a - Killarney, Irlanda, 2022ko otsailaren 22a) estatubatuar konposatzaile eta abeslaria izan zen, 1990eko hamarkadatik aurrerako ikonikoenetako bat.
Mark Lanegan | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mark William Lanegan |
Jaiotza | Ellensburg, 1964ko azaroaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Killarney, 2022ko otsailaren 22a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ellensburg High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gitarra-jotzailea, egile abeslaria, pop singer (en) , musikagilea eta kanta-idazlea |
Kidetza | Screaming Trees Queens of the Stone Age The Gutter Twins (en) |
Genero artistikoa | rock alternatiboa grungea |
Ahots mota | baritonoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Sub Pop |
marklanegan.com | |
Bakarkako ibilbidean itzal handiko erreferentzia izateaz gain, Screaming Trees taldeko buru izan zen, baita Queens of the Stone Age, Mad Season eta The Gutter Twins taldeetako gertuko kolaboratzaile ere.[1]
1985ean sortu zuen Screaming Trees taldea, Conner anaiekin batera, gitarra elektrikoen soinua distortsionatzeko pedal bati hartuta izena. Bederatzi lan grabatu zituzten 1996ra arte, eta 2000n desegin zuten, ez zutelako topatu euren lanik grabatzeko prest egongo zen diskoetxerik. Seattle inguruan sorturiko rock-grunge mugimenduaren protagonistetako bat izan zen sasoi hartan.[1]
1990. urtean ekin zion bakarkakoari, modu paraleloan eta blues estilora gerturatuz. Inguruko hainbat musikarirengana ere jo zuen estreinako The Winding Sheet lan hartarako, tartean Nirvanako Kurt Cobain eta Krist Novoselicengana. Estudioko hamabi lan utzi zituen denera; tartean, Bubblegum (2004) arrakastatsua, Panthom Radio (2014) eta Straight Songs of Sorrow (2020) azkena.[1]
Mende berriarekin batera, Queens of the Stone Age taldearekin gero eta gehiago agertzen hasi zen. Kaliforniako taldearen bigarren lanean (Rated R, 2001), "In the Fade" kantuan hartu zuen parte, eta Songs for the Deaf (2002) entzutetsuan ere hiru kantutan aritu zen —"A Song for the Dead", "Hangin' Tree" eta "God Is In the Radio"—. Ohikoa bihurtu zuten elkarlana, eta, beste proiektu batzuen artean, Afghan Whigs taldeko Greg Dullirekin sortu zuten gero The Gutter Twins.[1]
2022ko otsailaren 22an hil zen, Killarneyn, Irlandan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.