Tolosar pediatra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Luisa Agirre Azurmendi (Tolosa, Gipuzkoa, 1919 - ibidem, 2013ko abuztuaren 17a), Doktora ezizenez ezaguna, Tolosako mediku pediatra ezaguna zen, medikuntzan doktoradutza egin zuen lehen emakumezko gipuzkoarra izan zen.[1]
Maria Luisa Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1919 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Tolosa, 2013ko abuztuaren 17a (93/94 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pediatra |
Tolosako San Esteban auzoan jaio zen. Ikastea gustuko zuen eta bere lehen ikasketak Tolosan egin ondoren, 14 urterekin, Donostiako Peñaflorida ikastetxera joan zen ikasketekin jarraitzera. Garai hartan ez zen oso ohikoa emakumezkoek ikasketak egitea, baina bere amak emakumeek independente izan behar zutela pentsatzen zuen eta lanbide edo karrera bat ikastera animatu zuen alaba. Bere aita Renfeko langile zen, eta horri esker doan egiten zituen joan-etorriak.[2]
Garai honetan, Gipuzkoako ikasle onena izateagatik “Paulino Caballero” saria jaso zuen. Udaletxera ere joan zen goi-ikasketak egiteko diru-laguntza eskatzera eta 3000 pezeta jaso zituen. Madrilgo unibertsitatera joatea erabaki zuen medikuntza ikasketak egitera. Garai hartan 7 urteko karrera zen eta fakultatean bera zen emakume bakarra. Familia baten etxean bizi izan zen urte haietan, udalak emandako bekak ez ziolako ikasle erresidentzia bat ordaintzeko ematen. Ikasketekin aurrera egingo bazuen, diruz lagunduko zuen “mezenas” batzuen beharra izan zuen. Hala, Legazpiko enpresaburu indartsuena zen Patrizio Etxeberria eta Lucio Sarasola enpresako enkargatuarengana jotzen zuen urtero ikasketak bukatu artean.
1946.urtean, ikasketak amaituta, Salamancara jo zuen ikasten jarraitzeko asmoz eta bertan ezagutu zuen Guillermo Arcek lagundu zion Pediatria espezialitatea egiteko erabakia hartzerakoan. Santanderren, Kantabriako unibertsitatean Pediatria eta Puerikulturan espezializatu zen, eta hematologia eta hemoterapian ere formatu zen. Urte haietan bukatu zuen doktoradutza, Gipuzkoako lehen emakumezko doktore bihurtuz. 1949ko ekainaren 6an, 89. zenbakiarekin kolegiatu zen Medikuen Kolegioan eta Gipuzkoako 5. emakumezko medikua izan zen.[2]
Ikasketak amaituta, Tolosara bueltan, Rondilla kaleko etxebizitzan jarri zuen bere lehen kontsulta. Honetarako ere, Lucio Sarasolarengana jo zuen diru laguntza eskatzera.
Haurrak, gau eta egunez artatzen zituen 24 ordutan ikuskaturiko ospitale txikia bihurtuz bere etxea. Oraindik gerraoste garaia izanik, pobrezia eta elikadura gabeziaren ondorioz, haur asko desnutrizio eta deshidratazio egoeran joaten ziren bere kontsultara. Bertan odol eta plasma transfusioak, lokomozio aparatu, torax eta liseriketa radiografiak, sudurreko zunda bidezko elikadura… egiten zituen bizitza asko salbatuz.[2]
Azken urteetan Leaburun bizi izan zen eta bertako kultur eta osasun etxeari bere izena jarri zioten 2006an[3]. Tolosako udalak ere, 2002 urteko ekainaren 29an, udalbatzan aho-batez harturiko erabakian herriko plaza bat eskaini zion.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.