From Wikipedia, the free encyclopedia
Margarita Iosifovna Aliger[1] (errusieraz: Маргарита Иосифовна Алигер;1915eko uztailaren 11 – 1992ko abuztuaren 1a) poeta, liburuzain, kazetari eta itzultzaile sobietarra izan zen. Bere benetako abizena Zeliger (errusieraz: Зейлигер) zen.
Margarita Aliger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Odesa, 1915eko irailaren 24a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | DSK «Michurinets» (en) , 1992ko abuztuaren 1a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Peredelkino hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Konstantin Makarov-Rakitin (en) (1937 - 1941) Igor Chernoutsan (en) (1983 - |
Seme-alabak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Maxim Gorky Literatura Institutua (1934 - 1937) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, hizkuntzalaria, itzultzailea, kazetaria, idazlea eta liburuzaina |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Sobietar Idazleen Batasuna RSFSR Union of Writers (en) |
Mugimendua | Errealismo sozialista |
Genero artistikoa | olerkigintza narraziozko poesia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Familia judu batean jaio zen. Maksim Gorki Literatura Institutuan 1934an onartua izan zen eta ikasten zuen bitartean fabrika kimiko batean lan egin zuen. 1938an, Sobietar Idazleen Batasunaren partaide egin zen eta Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1942an. Bigarren Mundu Gerran Ekialdeko frontean gerra korrespontsala izan zen Leningradeko Gunean. Stalin saria lortu zuen 1943an.
Nicanor Parrak gaztelaniaz hitz egiten dutenen artean ezagutarazi zuen bere poema batzuk itzuliz, 1965ean argitaratutako Errusiako sobietar poesia antologia batean.
Gaztetako lehen amodioa Jaroslav Smeliakov poeta izan zen. Gainera, bere biografoek Aleksei Ivanovitx Fatianov, Nikolai Semionovitx Tikhonov eta Arseni Tarkovskirekin ere lotzen dute.
1937an ezkondu zen lehen aldiz Konstantin Makarov-Rakitin konpositorearekin (1912-1941). Harekin, frontean hil aurretik, seme bat izan zuen, Dimitri (oso txikitan hil zen) eta alaba bat, Tatiana (1940-1974), leuzemiaz hil zena.
Alaba gazteena, Maria Aliger-Enzensberger, 1943ko ekainaren 28an jaio zen Aleksandr Fadeiev idazlearekin zuen harremanetik. Maria gero Hans Magnus Enzensberger poeta alemanarekin ezkondu zen, eta Londresen bizi izan zen itzultzaile gisa lan eginez.
Bere azken senarra Igor Tchernooutsan (1918-1990) literatoa eta alderdi komunistako kidea izan zen. Bere seme eta senar guztiak bizirik atera zituen eta zanga sakon batean erorita hil zen.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.