abeslari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Marco Antonio Sanz de Acedo, (Iruñea, 1965eko maiatzaren 8a - Iruñea, 2003ko azaroaren 30a) euskal abeslaria izan zen, Eskroto edo Gavilán ezizenak zituena.
Marco Antonio Sanz de Acedo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1965eko maiatzaren 8a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Allo, 2003ko azaroaren 30a (38 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Izengoitia(k) | Eskroto eta Gavilán |
Musika instrumentua | ahotsa |
80 hamarkada hasieran, Sanz de Acedok Iruñean emititzen zuen Radio Paraiso irrati piratan saioa egiten zuen, "Eskroto Krótalo" izenekoa.[1]
1985ean Tijuana in Blue taldean abesten hasi eta 1980ko hamarkadaren punk abeslaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen. Eskrotok bost disko atera zituen Tijuanarekin.
1990eko hamarkadan Mexikon zenbait hilabete pasa ondoren, Iruñera itzuli eta mexikar doinuak kantatzeko taldea sortzea erabaki zuen. Horrela Kojon Prieto y los Huajalotes sortu eta Gavilán aukeratu zuen ezizen. 1995eko irailean taldea desegin arte, hiru disko atera zituen.
Tijuana in Blue taldeko kide ohien arteko harremana ona zen, eta 2001ean Nafarroako Bertsolarien Elkartearekin kolaboratu zuten “Altzairuzko hesiak” kantua grabatuz, “Hitza dantzan” bilduman argitaratua (GOR); bere kantuetako batzuk euskarara itzuli zituzten. Handik gutxira zuzenean jotzeko bildu ziren, Eguzki Irratiaren aldeko festibal baterako: kontzertua 2003an izan zen, Iruñeko Anaitasuna kiroldegian, eta Tijuanarekin batera Gari, Selektah Kolektiboa eta Betagarri izan ziren taulagainean; arrakasta itzela izan zuten. Beste kontzertu bat ere eman zuten, Agoitzen (Itoizko urtegiaren aurkako festibalean) Barricada eta Ekon taldeekin eta hogeitamar kontzertutako bira bat hastea erabaki zuten. Azken kontzertua Artsaia Musik Club aretoan izan zen (Aitzoain), eta han bildutako lagunen artean bazeuden Drogas eta Alfredo Piedrafita (Barricada), Francis Diez (Doctor Deseo), Juankar (Boikot) edo Cesar (Marea).[1]
Kontzertua Marcok berak ireki zuen, Gustavo Adolfo Becquerren bertso batzuk esanaz: “Alajaina! Nolako bakardadea hilotzena...!”. Kontzertua gogoangarria izan omen zen, eta Francis bera zoriontzera joan zenean, Eskrotok zera esan zion: “Besarka nazazu; baina ez esan ezer”.[2] Biharamunean, Iruñeko etxean urkatuta aurkitu zuten.[3] Bere heriotzaren kausa ez da zehatza baina bere buruaz beste egin zuela eman zuen.[4]
Pasarte lazgarri hau gogoratuz, Francis Diezek “Abrázame” kantua konposatu zuen, Doctor Deseoren hurrengo diskan argitaratu zena (“Rómpeme con mil caricias, cielo, rómpeme”, GOR 2004).[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.