diplomatiko, politikari eta militar argentinarra izan zen From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Sarratea Altolaguirre, (Buenos Aires, Peruko Erregeorderria, 1774ko abuztuaren 11 – Limoges, Frantzia, 1849ko irailaren 21a) politikari, militar eta diplomazialaria izan zen, Argentinaren independentzia prozesuan nabarmendu zena.[1]
Manuel Sarratea | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Buenos Aires, 1774ko abuztuaren 11 | ||
Herrialdea | Argentina | ||
Heriotza | Limoges, 1849ko irailaren 21a (75 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, diplomazialaria eta militarra |
Manuel Sarratea 1774ko abuztuaren 11n jaio zen Buenos Airesen, Martin Simon Sarratea oñatiarraren eta Tomasa Altolaguirreren seme. Penintsulara bidali zuten heziketa osatzera eta, besteak beste, Bergarako Errege Mintegiko ikaslea izan zen. Zenbait urteren buruan sorterrira itzuli zen misio diplomatiko batean aritzera.[1]
1810eko Maiatzeko Iraultzan parte hartu zuen eta, Manuel Belgranoren aholkuz, enbaxadore joan zen Rio de Janeirora, Lord Strangforden bitartekotasuna eskatzera, lorpen handirik gabe. Junta Grande desegin ostean, Lehen Triunbiratuko kidea izan zen 1811ko irailetik 1812ko urrira arte; garai hartan, Francisco Javier Elioren esku utzi zuten Ekialdeko Banda.[1]
1812an, Ekialdeko Bandako armadaren buru izendaturik, bertako erregezaleei aurre egitera bidali zuten, baina liskar handiak izan zituen José Gervasio Artigasekin. 1813 hasieran, José Rondeauk ordeztu zuen karguan.[1]
Misio diplomatikoak egin zituen Londresen eta Madrilen, Buenos Airesen gobernu konstituzionala ezartzeko xedez. 1816an izuli zen sorterrira, eta ministroa izan zen Juan Martín de Pueyrredónen gobernuan. 1820an, Buenos Airesko gobernadorea zelarik, unionisten eta federalisten arteko Pilarko Ituna ahalbidetu zuen.[2]
1825ean, Bernardino Rivadavia presidenteak Britainia Handira igorri zuen enbaxadore. Juan Manuel de Rosasen aginduz, berriz, Rio de Janeiron eta Frantzian jardun zuen. Limogesen hil zen, 1849ko irailaren 21ean.[1][2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.