1810ean Buenos Airesen jazotako gertaera iraultzaile batzuk From Wikipedia, the free encyclopedia
Maiatzeko Iraultza (gaztelaniaz: Revolución de Mayo) gertaera iraultzaile sail bat izan zen, 1810eko maiatzaren 18tik 25era Buenos Airesen jazotakoak, Río de la Platako Erregeorderriaren hiriburuan. Espainiar kolonia horrek, gutxi gorabehera, egungo Argentina, Bolivia, Paraguai, Uruguai eta Brasileko eskualde batzuk hartzen zituen. Iraultzaren ondorioz, Baltasar Hidalgo de Cisneros erregeordea kendu eta bertako gobernu bat ezarri zen, Primera Junta ("Lehenbiziko Batzarra") deitutakoa.[oh 1][1]
Maiatzeko Iraultza | |
---|---|
Mota | iraultza |
Data | 1810eko maiatzaren 25a |
Kokaleku | Buenos Aires |
Herrialdea | Río de la Platako Erregeorderria |
Argentinako estatuaren sorreraren hasiera izan bazen ere, Lehenbiziko Batzarrak ez zuen burujabetza adierazi, eta Fernando VII.a Espainiako erregearen izenean hartu zuen agintea. Independentzia adierazpen ofiziala Tucumángo Kongresuak egin zuen, 1816ko uztailaren 9an.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.