From Wikipedia, the free encyclopedia
Marisorginak (Mantodea) intsektu neopteroen ordena bat dira. Espezierik ezagunena, hau ere marisorgin izenekoa, Mantis religiosa da. Ia 2.500 espezie ditu ordenak, mundu osoan banatuak baina, batez ere, eskualde tropikaletan. Ordena honetako espezieen ezaugarririk deigarriena aurreko hanken egitura da, harrapakinak harrapatzeko bereziki moldatua baitago. Landareen artean bizi dira, kamuflaturik, eta harrapariak dira.
Marisorgin | |
---|---|
Kretazeo-Gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Superordena | Dictyoptera |
Ordena | Mantodea Burmeister, 1838
|
Azpibanaketa | |
Acanthopidae Amorphoscelididae |
Gorputza luzanga da, kriptikoa, berdexka edo arrea, espezie batzuek kolore biziak badituzte ere, loreen artean kamuflatzeko. Gorputzaren luzera 8-17 cm-koa da. Burua triangeluarra da, eta lepoa bereziki malgua, ia 180º bira baitezake burua. Kopetan ezkutu bat dute, bereizgarria, eta, haren gainean, hiru ozelo (hiru begi bakun). Antena filiformeak dira, eta aho-aparatua mastekatzailea da.
Protoraxa estua da, eta aurreko hankak herrestariak dira. Koxa luzea dute. Femurrak eta tibiak arantza zorrotzez babestuta daude. Espeziaren arabera hego funtzionalak edo bestigialak dituzte, eta hegorik gabekoak ere badira.
Eskualde tropikal, subtropikal eta epeletan bizi dira, era askotako habitatara moldatuak: basamortuko hondarretatik oihan tropikaletako zuhaitzetako goi-adarretaraino. Espezie guztiak haragijaleak dira; artropodoak jaten dituzte gehien bat, baina espezie handiek ornodunak ere jan ditzakete (musker txikiak, kolibriak, karraskari txikiak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.