Makaronesia
Europako eta Afrikako kostaldeetatik Ipar Atlantikoko lau artxipelagoren bilduma / From Wikipedia, the free encyclopedia
Makaronesia Ozeano Atlantikoko iparraldean, Europa eta iparraldeko Afrikatik gertu, dauden uharte multzoa da, hiru herrialdeetakoak (Portugal, Espainia eta Cabo Verdekoak hain zuzen ere) direnak. Izena grezierazko μακάρων νῆσοι (makárōn nêsoi, "Zorionekoen uharteak") izendapenetik datorkie, greziar geografoek Gibraltarko itsasartearen mendebaldean zeuden uharteak izendatzeko erabili zuten izena, hain zuzen ere.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/3/3e/Macaronesia.jpg/240px-Macaronesia.jpg)
Makaronesiak bost uhartedi ditu:
- Azoreak (Portugal)
- Kanariar Uharteak (Espainia)
- Cabo Verde (Cabo Verde)
- Madeira, tartean Desertas (Portugal)
- Selvagens (Portugal)
Uharte guztiak sumendiek sortuak ziren eta bere klima azpitropikalari esker eskualde berezia osatzen dute biologian[1].