![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/49/Magnolia_wieseneri.jpg/640px-Magnolia_wieseneri.jpg&w=640&q=50)
Magnolia (generoa)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Magnolia 210[1] espezie inguruko landare loredun genero bat da, Magnoliaceae familiakoa. Izena Montpellierko Lorategi Botanikoaren Pierre Magnol zuzendariaren omenez du. Espezie ezagunena Magnolia lorandia da, askotan Magnolia soilez izendatua.
- Artikulu hau landare generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Magnolia (argipena)».
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Magnolia (generoa) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Magnoliales |
Familia | Magnoliaceae |
Subfamilia | Magnolioideae |
Generoa | Magnolia |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | magnolia (en) ![]() |
Itxi
Magnolia antzinako genero bat da. Erleak agertu baino lehenago garatu ziren eta, horregatik, loreak kakalardoek polinizatzeko egituratu.
Magnolia espeziek bi jatorri dituzte: bata Asia ekialde eta hego-ekialdean, bestea Ipar Amerika ekialdean, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako zenbait leku.