From Wikipedia, the free encyclopedia
'Mölln' Alemaniako herri bat da, Schleswig-Holstein estatuan eta Herzogtum Lauenburg barrutian dagoena. Txikiak diren aintzira mordotxo batek inguratzen dute herria (Stadtsee, Ziegelsee, Hegesee, Schmalsee, Lütauer See, Drüsensee eta Pinnsee). Elba-Lübeck Kanala hirian zehar igarotzen da. ¨
Mölln Mölln | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Alemaniako hiri-udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Schleswig-Holstein | ||||||||||
Rural district of Schleswig-Holstein | District of Duchy of Lauenburg | ||||||||||
Izen ofiziala | Mölln | ||||||||||
Jatorrizko izena | Mölln | ||||||||||
Posta kodea | 23879 | ||||||||||
Udalerri kodea | 01053090 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 53°37′37″N 10°41′05″E | ||||||||||
Azalera | 25,05 km² | ||||||||||
Altuera | 19 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 19.469 (2022ko abenduaren 31) 140 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 777 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 04542 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Goleniów (en) , Hagenow (en) eta Maszewo udalerria (Mendebaldeko Pomeraniako voivoderria) | ||||||||||
Matrikula | RZ | ||||||||||
moelln.de |
Herria, XII. mendean sortua izan zen. Berehala bihurtu zen herri garrantzitsu bat, Gatzaren Ibilbide Zaharrarengatik. Gatza Saxonia Behereako Lüneburg herriko gatzagetan ekoizten zen eta itsasontzian eramaten zen Lübeckeko itsasporturaino eta Stecknitz Kanaleraino, gaur egungo Elba-Lübeck Kanalaren aurrekaria dena. Erdi Aroko Lauenburg dukerriaren erdialdean zegoen arren, herria, Hansatar Ligako Lübeck herriagatik hipotekatua izan zen. Azken herri honek gobernatu zuen Mölln 1359 eta 1683 bitartean. Epe honen barnean, 1407an hain zuzen ere, Möllner Schützengilde delakoa sortu zen, eta 2008an, 601 urte bete ditu, ia 300 partaide dituelarik.
Möllnek, bere burua, Till Eulenspiegelen herritzat du, bufoi mitikoa zena. Esaten denez, Till Eulenspiegel Braunschweigen bizi zen, baina bere bizitzako azken urtea Möllnen igaro zuen, non, izurriaren ondorioz hil zen 1350ean. Benetan existitu zenik frogatuta ez dagoen arren, bere omenezko monumentu asko dago Möllnen.
Ikus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.