From Wikipedia, the free encyclopedia
Lust for Life (euskaraz Bizitzeko griña) 1956ko filma da, Vincente Minnelli estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa, Vincent van Gogh herberetar margolariaren bizitzan oinarriturik dagoena. Irving Stone idazlearen izen bereko eleberriaren egokitzapena da. Kirk Douglas, James Donald, with Pamela Brown, Everett Sloane eta Anthony Quinn izan ziren antzezle nagusiak.
Lust for Life | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | Lust for Life |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta Film biografikoa |
Iraupena | 122 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Vincente Minnelli George Cukor |
Gidoigilea(k) | Norman Corwin Irving Stone (en) |
Antzezlea(k) | |
Kirk Douglas (Vincent van Gogh) Anthony Quinn (Paul Gauguin) James Donald (en) (Theo van Gogh) Pamela Brown Everett Sloane (Paul Gachet (en) ) Henry Daniell (Theodorus van Gogh) Lionel Jeffries Laurence Naismith Isobel Elsom (en) Betty Blythe (en) Jill Bennett Laurence Badie (en) Madge Kennedy (Anna Carbentus van Gogh (en) ) Niall MacGinnis (en) Noel Purcell (en) (Anton Mauve) Ronald Adam Marion Ross Germaine Delbat (en) Len Lesser (en) Wilton Graff William Edward Phipps (Émile Bernard) Rex Evans (en) Jean Debucourt (en) Belle Mitchell Eric Pohlmann (mul) Jeanette Sterke Toni Gerry (en) (Johanna van Gogh-Bonger) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John Houseman |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Edizioa | Adrienne Fazan (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | E. Preston Ames (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Miklós Rózsa |
Argazki-zuzendaria | Russell Harlan Freddie Young |
Jantzi-diseinatzailea | Walter Plunkett (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Herbehereak |
ikusi
| |
Argumentu nagusia | Vincent van Gogha |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Anthony Quinn Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Norman Corwin Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 29. Oscar Sariak Kirk Douglas Academy Award for Best Art Direction, Color (en) 29. Oscar Sariak Cedric Gibbons, Hans O. Peters (en) , E. Preston Ames (en) , Edwin B. Willis (en) , F. Keogh Gleason (en) |
Vincente Minnelliren mundu bisualak aukera aparta topatu zuen Irving Stoneren nobela mardulean, haren kolorearen teoriak islatzeko.[1] Kirk Douglasek dramako gizonezko aktore onenaren Urrezko Globoa irabazi zuen, eta Anthony Quinnek taldeko gizonezko aktore onenaren Oscarra
Bizitzaz etsita zegoen gizon baten erretratu gogorra egin zuen Minnellik.[1] Gaztaroan erlijioarekin lotura handia izan zuen Vincent van Goghek (Kirk Douglas), eta Belgikako meatze-eskualdeetako txiroen artean predikatzen ibili zen. Parisko inpresionistak ezagutu ondoren, Herbehereetako nekazarien eguneroko eginkizunak margotu zituen. Amodio eta adiskidetasun harreman ezegonkorrak izan zituen eta, gorabeherez beteriko bizitzan, Theo anaia beti izan zuen ondoan, bai babes emozionala ematen, bai diruz laguntzen.
Parisen, Herbehereetan eta Arlesen, hainbat margolariekin izan zuen harremana Vicentek: Seuratekin, Monetekin, Pisarrorekin, eta lagunik onenetakoa izan zuen Paul Gauguinekin (Anthony Quinn). Beti ere, atmosferako gertakarietan, argian, eguzkian, haizean eta izarretan eduki zuen eragin nagusia, kolore bizkorrekin eta pintzelkada lodi eta uhindunekin adierazia.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.