Remove ads
idazle txiletarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Sepúlveda (Ovalle, Coquimbo, 1949ko urriaren 4a - Oviedo, Asturias, 2020ko apirilaren 16a) idazle, kazetari eta zinemagile txiletarra zen. Ipuinak eta nobelak idatzi zituen, eta batez Un viejo que leía novelas de amor obragatik ezaguna da.
Luis Sepúlveda | |
---|---|
(2014) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Sepulveda Diaz |
Jaiotza | Ovalle, 1949ko urriaren 4a |
Herrialdea | Txile |
Bizilekua | Txile Europa |
Heriotza | Oviedo eta Oviedo, 2020ko apirilaren 16a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmen Yáñez (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) |
Hizkuntzak | portugesa ingelesa frantsesa italiera alemana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, gidoilaria, film-zuzendaria, errealizadorea, iritzi-kazetaria eta politikaria |
Jasotako sariak | |
|
Ovalleko Hotel Chilen jaio zen, "atzemate agindupeko amodio ihesaldian", bere amak dioen bezala "adin gutxikoa zelako eta alde egin zuten bere aitak, mutil-lagunari bahitze salaketa eginik, harremana onartzen ez zuelako"[1]. José Sepúlpeda bere aita, Txileko Alderdi Komunistako militantea, jatetxe baten jabe zen; bere ama aldiz, Irma Calfucura, maputxe jatorriko erizaina.
Santiagoko San Miguel auzoan hazi zen idazle hau eta Instituto Nazionalean ikasi zuen. Bertan hasi zen idazten historiako irakasle batek inspiratuta.
Bere hitzetan "gorri, erabat gorri" jaio zen: 15 urte zituelarik Jota-n, Txileko gazte komunisten artean ibili zen, 1968an bota zuten arte. Gero, Askapen Nazionalaren Ejerzitoa izeneko Partidu Sozialistako alderdian militatu zuen.
17 urte zituelarik bere lehen liburua kaleratu zuen, olerki-liburu bat hain zuzen. Adin hartan, bere aitaren jatetxera joan ohi zen kazetari batek Clarín egunkarian erredaktore polizial bezala lana lortu zion. 20 urterekin hainbat kontakizun zituen eta "lagun on batek" ordenean jarri zituen, bere lehen ipuin liburua sortuz: Crónicas de Pedro Nadie[2].
Bere lehen ipuinetan Francisco Coloanek edukitako eragin handia onartzen du [2]. Idazle hau irakurri eta gero, Sepúlvedak baleontzi batean sukaldari bezala bat egin zuen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.