arkitekto euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Peña Gantxegi[1] (Oñati, Gipuzkoa, 1926ko martxoaren 29a - Donostia, 2009ko apirilaren 2a) arkitektoa izan zen. Oso ezaguna egin zen, batez ere, Donostiako Haizearen orrazia eta Gasteizko Foru plaza egin zituelako, Eduardo Txillida eskultorearekin batera, bai eta Gasteizko San Frantzisko Asisko eliza ere.
Luis Peña Gantxegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oñati, 1926ko martxoaren 29a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 2009ko apirilaren 2a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lantokia(k) | Donostia |
1959. urtean Madrilgo Arkitektura Eskolan diplomatu zen eta urte horretan bertan hasi zen Zarauzko Vista Alegre etxebizitza-dorrea egiten, Juan Manuel Encio arkitektoarekin batera, parkean barreiatutako dorre-multzo baten lehena izan behar zuena. 1976 eta 1982 urte bitartean irakasle izan zen Bartzelonako Arkitektura Eskolan. Oriol Bohigas arkitekto katalanarekin batera Donostiako Arkitektura Eskolaren sortzailea izan zen, hasieran Bartzelonako Eskolaren menpekoa eta, gero, Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan.
Bere lanak inguru natural eta kulturalean moldatuta edo egokituta egon zitezen saiatzen zen, baita euskal tradizioari fidelak izaten ere. Donostiako Tenis plazaren egilea izan zen (1976), itsasoa eta Eduardo Txillida eskultorearen Haizearen orrazia eskulturak ikusteko leku paregabea, hainbat plataforma, egonleku eta mailadiz osatua.
1988an Peña Ganchegui y asociados bulegoa sortu zuen Donostian, Rocío Peña eta Mario Sangalli arkitektoekin batera.
1997. urtean Arkitekturako Munibe Saria jaso zuen.
Bizitza osoan egindako lanagatik, Espainiako Arkitektoen Eskolako Urrezko Domina jaso zuen 2004an.
2005ean, Mutrikuko Berdela izeneko saria jaso zuen, Mutrikun eraikitako 40 bat eraikinengatik.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.