From Wikipedia, the free encyclopedia
Luigi Comencini (Salò, Italia, 1916ko ekainaren 8a - Erroma, Italia, 2007ko apirilaren 6a) zinemagilea izan zen.
Luigi Comencini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Salò, 1916ko ekainaren 8a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1916ko ekainaren 8a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 2007ko apirilaren 6a) |
Heriotza | Erroma, 2007ko apirilaren 6a (90 urte) |
Hobiratze lekua | Cimitero Flaminio (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
Familia | |
Seme-alabak | |
Familia | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Polytechnic University of Milan (en) |
Hizkuntzak | alemana italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Italia |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | commedia all'italiana (en) |
|
Bigarren Mundu Gerra amaitu eta berehala (1946) egin zuen lehen film luzea, Haurrak hirian, bonbek suntsitutako hirigune batean haur-talde batek sortzen duen bere kasako munduaren inguruan. Film horren arrakastaren ondoren napolitar komediaan ahalegindu zen Capriko enperadorea, 1950, baina benetako arrakasta Ogia, maitasuna eta fantasia (1953) filmak ekarri zion; Gina Lollobrigidak eta Vittorio de Sicak 1950eko hamarkadako Italiako komediarik ospetsuena egin zuten pelikula horretan. Jarraipenik ere izan zuen: Ogia, maitasuna eta jelosia (1954), protagonista berekin. Erromako ederra (1955) egin zuen segidan, pikaro giroko satira.
Komediarekin batera, haurren eta gaztetxoen mundua, eta horien eta helduen arteko harremanak izan ziren bere zinemaren beste ardatz nagusia. Horren adibide dira Heidi eta Ulertu gabea (1966), Denak etxera (1962) eta Pinotxo (1972). Aipagarriak ditu Giacomo Casanova veneziarraren haurtzaroa, bokazioa eta lehenbiziko esperientziak (1969), Lo scopone scientifico (1972) eta Istorioa (1986) filmak ere.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.