Lotura geruza
OSI erreferentzia-ereduko bigarren maila, datuen arteko lotura ezartzeaz eta kontrolatzeaz arduratzen dena. Sare-mailaren aginduak bete eta maila fisikoari eskaerak egiten dizkio. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Bitarteko fisikotik garraiatzen den datuen trukaketa kontrolatzea beharrezkoa da datu komunikazioa zuzena izateko. Kontrol horretara bideratu da lotura mailaren eginkizuna, non maila fisikoaren eta sare mailaren artean kokatzen den geruza da. Gorengo geruzari, sare-maila, errorerik gabeko bit fluxua hornitzeaz arduratzen da, gainera.
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Helburu hau erdiesteko ondorengo eginkizunak ditu lotura mailak:
- Transmisioaren kudeaketa: transmisioaren irekitzearen, mantentzearen eta ixtearen prozesaketaz arduratzen da
- Lotura mailako helbide bat izan: lotura mailako helbidea MAC deritzo
- Erroreen detekzioa eta zuzenketa kudeatu: jasotako datuak, igorritakoekin bat datozen egiaztatzen da
- Kontrol-fluxuaz arduratu: Hartzailea eta igorlea datu transmisioaren abiadura ados jarri behar dira
- Bit-multzoak (tramak) muntatu eta sinkronizatu behar ditu
Komunikazio bitartekoa, konpartitua denean, bitartekoa txandakatzen da. Ataza hau MAC azpi-geruzak burutzen du. IEEE 802.3 arau multzoan LLC(Logical Link Control) azpi-geruza zehazten da. Azpi-geruza hau, sare mota guztietan zehazten da eta bere funtzio nagusiak erroreen eta fluxuaren kontrolak dira.
Aipagarriak diren beste lotura mailako protokolo motak PPP (Point to Point Protocol) edo HDLC (High level data link control) dira.
Praktikan, MAC azpi-geruza komunikazio txartelaren parte izaten da, eta LLC txartelaren driver-etan.
MAC azpi-geruzako protokolo adierazgarriak:
- IEEE 802.3 Ethernet
- IEEE 802.4 Token Bus
- IEEE 802.5 Token Ring
LLC azpi-geruzako eta difusio sare lokal guztien protokoloa IEEE 802.2 da.