Errore-detekzio
Datuen transmisioan gertatzen diren erroreak detektatzeaz eta erroreren bat duen informazioa berriro transmititu behar dela ohartarazteaz arduratzen den protokolo-zatia / From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, informatikan eta informazio-teorian, erroreen detekzioa eta zuzenketa teknika garrantzitsua da datuen integritatea ziurtatzeko. Hainbat prozedura eta gailu erabiltzen dira horretarako.[1]
Hainbat ordenagailuren eta dispositiboren arteko komunikazio etengabea, askotan datu-komunikaziorako diseinatu gabeko kanalen bitartez (telefono-lineak esaterako), zarata sor dezake, eta horren ondorioz erroreak.
Datuen integritatea ziurtatzeko lortu behar da erroreak hautematea, eta ahal den neurrian zuzentzea (edo komunikazioa errepikatzea). Erroreak detektatu eta zuzendu ahal izateko transmititutako datu-blokeetan erredundantzia txertatzen da, bit gehigarriak barneratuz.
Oinarrizko bi estrategia garatu dira erroreen detekzioari eta zuzenketari begira:
- Datu-bloke bakoitzean informazio erredundante nahikoa sartzea bit okerrak detektatu eta zuzendu ahal izateko. Erroreak zuzentzeko kodeak erabiltzen dira kasu horretan.
- Datu-bloke bakoitzean erroreak detektatzeko behar den informazio erredundantea bakarrik sartzea. Kasu horretan, erredundantzia-biten kopurua txikiagoa da. Akatsak detektatzeko kodeak erabiltzen dira honetarako.