euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Lorena Lopez de Lacalle Arizti (Gasteiz, 1959ko abuztuaren 16a) politikari arabarra da.
Lorena Lopez de Lacalle | |||||
---|---|---|---|---|---|
2019ko martxoa -
2007 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gasteiz, 1959ko abuztuaren 16a (65 urte) | ||||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Genevako Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa frantsesa euskara italiera portugesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, interpretea eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Eusko Alkartasuna | ||||
Europar Parlamentuan lan egin du interprete bezala[1].
Eusko Alkartasuna alderdiko militantea da 2005etik, eta 2009tik Eusko Alkartasunaren Batzar Nazionaleko kidea.
2007ko abuztutik Arabako Foru Aldundiko Kultura, Euskara eta Kirol diputatua izan zen. Diputatu bezala, Gasteizko Santa Maria Katedraleko fundazioko kide, Artium museoko batzordeko kide eta Gasteizko Arte eta ofizioen eskolaren fundazioko lehendakari izan zen. Añanako gatza haraneko fundazioko lehen lehendakaria izan zen.
Diputatu zela, Iruña Veleiako ostraken aurkikuntzak gertatu ziren[2]. Hasiera batean aurkikuntzei egiazkotasuna eman bazitzaien ere, 2009an Lopez de Lacallek auzitara eraman zituen aurkikuntzak egin zituzten arkeologoak piezak faltsutu izanaren aztarnak zeudela eta[3].
2011an Eusko Alkartasunako Nazioarteko politika eta garapen laguntzarako idazkari izendatu zuten[4], eta baita Europako Aliantza Askeko batzordeko kide.
2011ko eta 2015eko foru eta udal hauteskundeetan, Arabako Batzar Nagusietan batzarkide aukeratu zuten[5], lehengo Bildu koalizioa ordezkatuz eta ondoren EH Bildu[6] koaliziotik.
2012 urtetik, Eurobasque, Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluko lehendakariordea da[7].
2019tik Europako Aliantza Askearen presidentea da [8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.