From Wikipedia, the free encyclopedia
Lore Erriondo Korostola (Errenteria, Gipuzkoa, 1960ko otsailaren 22a) Euskal Herriko Unibertsitatean pedagogiako irakaslea da 1984tik Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. 2005 eta 2010 artean Udako Euskal Unibertsitatearen zuzendaria izan zen.[1] 2013tik HEFA Fakultate horretako dekanordea da Titulazioen Koordinazio eta Hobekuntzarako.[2] Hondarribiko zinegotzia izan zen 2015etik 2017ra.[3]
Lore Erriondo | |||
---|---|---|---|
2005 - 2010 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Errenteria, 1960ko otsailaren 22a (64 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea eta pedagogoa | ||
Lantokia(k) | Donostia | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea (EHU) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
1995ean pedagogiaren inguruko Hik Hasi aldizkaria sortu zuen irakasle taldeko kidea izan zen. Euskara hutsez argitaratzen den aldizkari bakarra da pedagogiaz. Argitalpenarekin batera urtero jardunaldiak eta mota desberdinetako aktibitateak sortzen ditu. Hik Hasik ezaugarri hauek hartu zituen abiapuntutzat: euskalduna, nazionala, hezkuntza erkidegoko partaide guztiena, baterakoia, irekia, askotarikoa eta independentea.[4][5]
EHUn ikasi zituen pedagogia (1983). Geroago 1993an doktoregoa lortu zuen pedagogian Michel Paradis irakaslearen zuzendaritzapean (Afasiko euskaldunen hizkuntz trebetasunen azterketa) UPV/EHUn ere bai.[6][7] Mintzairaren burmuin-antolaketa nagusiki ezker hemisferioan dago kokatuta, Mintzairaren Eremua deitutakoan, eta oso gai garrantzitsua da jakitea nola antolatzen diren bi hizkuntza burmuin berean. Helburu horrekin pertsona elebidunen eta eleaniztunen afasia aztertu zuten. Henry Hécaen eta Michel Paradis-en BAT tresna (Bilingual Aphasia Test) euskarara egokitu zuten EAT izenarekin (Elebidunentzako Afasia Testa). Tresna hori beste 71 hizkuntzetara ere egokitu zen. Froga hori, gaixoak ezagutzen dituen hizkuntza guztietan burutu behar denez euskaldunen kasuan bikote hauetarako prestatu behar izan zituzten tresna:; euskara/gaztelera, euskara/frantsesa eta euskara/ingelesa. Aztertutako 59 pertsona guztiak elebidunak ziren, euskara eta gazteleraren jabe. Jatorrizko hizkuntza euskara zuten ia guztiek baina gazteleraz izan zirelako guztiak eskolatuak. Gehienak sorburu kardiobaskularreko gaitzak jota izan ziren (% 95,6), ezkerreko hemisferioa zuten kaltetuta (% 85) eta afasia mota diagnostikatuta zutenen artean, kopuru berean banatzen ziren Broka afasia, Wernicke afasia eta erabateko afasia diagnostikoa dutenak.
1984az geroztik Irakaslea da UPV/EHUko Pedagogian eta Gizarte Hezkuntzan.
400 ikastetxetan irakasleen hizkuntza-prestakuntza, didaktika eta materialgintza lantzen dituen Ulibarri programako aholkularia da Lore Erriondo.[8] Beti pedagogia eta gizarte-hezkuntza gaietan kokatuta, hainbat ikerkuntza-proiektu dinamizatu ditu:
Lore Erriondok hezkuntza eta hizkuntzari buruzko hainbat lan argitaratu ditu, eta euskal curriculumaren bultzatzaile nagusietako bat izan da urteetan.[9][10][11] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean azaltzen dira berak idatzitako 60 lan baino gehiago.[12] Horien artean hauek:
2017, 2019 eta 2021ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Gizarte-zientziak eta zuzenbidea arloan.[15]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.