Longmen leizeak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Longmen leizeak edo Longmen haitzuloak (txinera sinplifikatuz: 龙门石窟; txinera tradizionalez: 龍門石窟; Pinyineraz: Lóngmén Shíkū) Txinako Henan probintzian dauden leizeak dira, Luoyang hiritik 12 kilometro hegoaldera. Budismoaren objektu ugari dutelako dira aipagarriak. Neurri desberdinetako Budaren milaka estatua, 2.500 estela eta 60 pagoda daude bertan. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 2000. urtean[1].
Longmen leizeak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Longmen leizeak. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii |
Erreferentzia | 1003 |
Kokalekua | |
Eskualdea2 | Asia eta Ozeania |
Koordenatuak | 34°28′N 112°28′E |
Izen ematea | 2000 (XXIV. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |