sevillar futbolaria, atezaina From Wikipedia, the free encyclopedia
Dolores Gallardo Núñez, ezagunagoa Lola Gallardo izenez (Sevilla, Andaluzia, 1993ko ekainaren 10a) sevillar futbolaria da. Atezain jokatzen du Espainiako Lehen Mailan. Sevilla FCn trebatua, 2012tik Atletico Madrileko Klubean jokatzen du, eta 3 liga eta bi kopa irabazi ditu. Lyongo Olympiquerekin Txapeldunen Liga irabazi zuen. 2009an hasi zen beheko mailetako Espainiako selekzioarekin nazioartean jokatzeneta 2013an Lehen mailako absolutuarekin. Lola Gallardo erreferentea da eta 2023ko Mundialerako ezetz esan zuen 15 jokalarietako bat.[1]
Lola Gallardo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Dolores Gallardo Núñez | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Sevilla, 1993ko ekainaren 10a (31 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 1,72±0,001 metro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lola Mairena del Aljarafe CFn hasi zen jokatzen 2003. urtean, alebin mistoen mailan. Paco Cejudok eta José Luisek aukeratu zuten ehunka umeren artean zelai erdilari jokatzeko, baina entrenamendu batean atezain titularraren lesioa zela eta, jokalariak berak halaxe eskatuta, Javier García Brizzolis entrenatzaileak atezain lanetan jarri zuen. Hiru makilen azpian eta zelaiko lankideei etengabe agindupean hasi zuen bere atezain ibilbidea. Bost urte eman zituen klubean haurrekin jolasean, eta haren entrenatzaileak, gurasoekin ados jarrita, emakumezkoen talde batean hasteko garaia zela erabaki zuen. Sevilla Futbol klubak (Sevilla FC) aurretik interesa adierazi zuen, eta Brizzolis eta Sevilla klub taldearen Fidalgo entrenatzaileen arteko harreman onak erraztu egin zuen prestakuntza-kategorietan sartzeko. Mairenarekin arituta Andaluziako selekzioaren beheko kategorietan egin zuen debuta.[2]
2008-2009 denboraldian, Sevilla FC taldea Hispalis CD taldetik banatu, eta, klubaren egituraren barruan, emakumezkoen talde berri bat sortu zuen. Talde hori kategoria apalenean hasi zen lehiatzen, Probintzialean, non Emakumezkoen Lehen Nazionalera, emakumezkoen Espainiako futbolaren bigarren kategoriara igotzea lortu zuten.
Hala ere, 2009-2010 denboraldian Superliga (lehen maila) handitu egin zen, leta Sevilla FC ere beste klub batzuekin batera lehiatzera gonbidatu zuten. Lehen fasean, Sevilla taldeari "C" multzoan jokatzea tokatu zitzaion, eta, azkenean, zazpi parte-hartzailetatik bosgarren postua lortu zuen. Hori zela eta, titulua lortzeko borrokatik kanpo gelditu zen. Bigarren fasean, zazpi parte-hartzailetatik bigarren postuan amaitu zuen, eta Erregina Kopako postua lortu zuen. Final-zortzirenetan kanporatu zituzten. Urte horretan, Gallardo aukeratu zuten Espainiako futboleko jokalari onenetariko ba tFutboleko Emakumezkoen Draft Txapelketako Hamaikakoan.[3]
2017-2018 denboraldian, UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako final-hamaseirenetan VfL Wolfsburgek, txapelketa horretako txapeldunordea izan zen talde alemaniarrak, kanporatu egin zituen. Berriro ere Ligan titulua lortu zuten eta gol gutxien jasotako bigarren atezaina izan zen (15 gol 25 partidatan). Erregina Kopan berriro ere Bartzelona FCk luzapenaren azken minutuan sartu zieten golak txapeldunordeak izatera mugatu zituen.
Sevilla bigarren mailara jaitsi ondoren, Lolak 18 urte zituela, 2011ko ekainaren 20an Huelvako Sporting Klubarekin fitxatu zuen, eta, talde horrekin txapelketaren zortzigarren postuan amaitu zuen.[4] Lola ligan gol gutxien jasotako bosgarren atezaina izan zen, 32 partidatan 43 gol jasota.
2012an Atletico Madril taldearekin fitxatu zuen.[5] Ligako partidan irailaren 4an jokatu zuen debut partida, kataluniar Esportiu Sant Gabriel taldearen aurka, 2-0 irabazita.[6]
2012-2013 denboraldian, Atléticok Ligako hirugarren postuan amaitu zuen, eta Espainiako Erregina Kopako finalerdietan Bartzelonak kanporatu zuen. Lola bigarren aldiz hautatu zuten 2013ko Urrezko Draft Hamaikakoan, eta promesa onenetako bat zela berretsi zen.[7] Ligako hurrengo denboraldia ere antzerakoa izan zen, ordukoan Madrilgo Rayo Vallecanok final-laurdenetan kanporatu zuen bere taldea. Maila pertsonalean, Gallardo ligan gol gutxien jasotako zazpigarren atezaina izan zen, 29 partidatan 26 gol jasota.
2014. urtean Gallardo taldeko hirugarren kapitain izendatu zuten Amanda Sampedro eta Silvia Meseguerrekin batera.[8] 2015eko apirilaren 26an, klubak lehen aldiz lortu zuen UEFAko Emakumezkoen Txapeldunen Ligarako sailkapena, ligako txapeldunorde geratuta.[9] Lola izan zen txapelketako bigarren atezain onena, 27 partidetako 1980 minutuetan 16 gol jaso ondoren. Espainiako Erregina Kopako finalerdietan, bere aurreko Huelvako Sporting Club taldeak kaleratu zituen.
2015-2016 denboraldian Txapeldunen Ligan debuta egin zuen, Zorky Krasnogorsk talde errusiarrari final-hamaseirenetan irabazita. Zortzirenetara pasatu ziren, baina txapelketa horretako irabazle izan zen Olympique Lyonnais Europako talde onenetakoak kanporatu egin zituen. Ligan hirugarren geratu ziren; poztasun handiena, baina, 2016ko Erregina Kopan lortutako titulua izan zen, 3-2 irabazi baitzion Bartzelona taldeari. Horixe izan zen Atletico taldeak irabazitako lehen txapelketa.
2016-2017 denboraldian aurreko denboraldietan legez, lan handia egiten jarraitu zuten eta Ligako txapelketa irabazi zuten.[10] Kopako txapeldunordeak ere izan ziren, eta ezin izan zuten titulua baliozkotu, finalean Bartzelona FCren aurka galdu baitzuten. Maila pertsonalean, Gallardo ligan gol gutxien jasotako hirugarren atezaina izan zen, 23 partidatan 13 gol jasota.
2010-2011 denboraldian, Sevilla FC taldea "C" taldeko laugarren geratu zen, eta titulua lortzeko borrokatik kanporatua izan zen zen berriro. Bigarren fasean zazpi taldeetatik bosgarren geratu zen. 2011-2012 denboraldirako, lehiaketa taldeka barik, denak, hamazortzi taldeak batera aritu ziren, gizonezkoen lehiaketaren antzera, eta amaieran Sevilla FC taldea Bigarren Mailara jaitsi zen.
2018-19 denboraldian, berriro ohiko titularra izan zen, eta hirugarren Liga irabazi zuten 2019ko maiatzaren 5ean. Txapelketan gol gutxien jasotako bigarren atezaina izan zen, Sandra Pañosen atzetik.[11] Erregina Koparen finala jokatu zuten berriz eta Real Sociedaden aurka 2-1 galdu ondoren, txapeldunordeak izan ziren. Partida horretan, baloi bat blokatzean akats bat izan zuen eta Gipuzkoako taldearen berdinketaren gola bihurtu zen. Akats horrek eragin egin zion eta partida ostean, barkamena eskatu zuen sare sozialetan. Amanda Sampedro taldeko kapitainak babestu egin zuen kritikarien aurrean, Lola Gallardo Atletico taldearen ikurra zela eta ligak oparitu zizkiela gogorarazita.[12]
2019an, Atlético Madrilek herbeherear Sari van Veenendaal atezaina fitxatu zuen, eta denboraldi horretan titulartasuna txandakatu egin zuten. Gallardok ligako partidak jokatu zituen, Van Veenendaalek, ostera, Champions Leaguekoak. Gallardok entrenamendu batean min hartu zuen arte, Bartzelona FC arerioaren zelaian 6-1 jasotako golaren ondoren.[13] Lesiotik errekuperatu ondoren, Van Veenendaalekin titularitatea partekatu zuen berriro, eta ligako 11 partida jokatu zituen. Partida horietako 6 golik jaso gabe amaitu zituen, Covid-19ren pandemia zela eta liga bertan behera geratu zen arte. Ligako txapeldunordeak geratu ziren. Lehen Superkopako finalaurrekoa ere jokatu zuen, eta 3-2 galdu zuten Bartzelonaren aurka. 2020ko ekainaren 23an jakinarazi zen Lola Gallardok ez zuela jarraituko Atlético Madrilen, klubak berritzeko egin zion eskaintza ez baitzuen onartu. Lola Gallardok zortzi denboraldi egin zituen Atlético de Madriden, eta taldearekin partida gehien jokatu zituen jokalarietako bat izan zen. Taldea klubean sartu zenetik, 100 partida baino gehiago jokatu zituenez, oroitzapenezko plaka bat jarri zioten, osasun egoera berezia bere onera itzultzean (2022ko urtarrilean).[14]
2020ko uztailaren 1ean ofizial egin zen Europako txapelduna zen Lyongo Olympique taldearekin fitxatu zuela.[15] Frantziako klubarekin lagunarteko partida bat jokatu ondoren, ez zuten titular jarri, Covid-19n positiboa izateagatik. Errekuperatuta, Txapeldunen Ligarako taldearen deialdian parte hartu zuen, eta Wolfsburgori finalean irabazi ondoren, txapelketa irabazi zuten. Sarah Bouhaddi atezainak denboraldi hasieran Estatu Batuetara joateko asmoa zuen, baina taldean segitu zuenez, haren itzalpean igaro zuen denboraldia. Olinpique taldeak Frantziako Liga eta Kopako txapeldunordea izan arren, Gallardok talde frantsesean ez jarraitzea erabaki zuen, denboraldian espero zituen minutuak ez baitzituen jokatu.
2021eko abuztuaren 16an ofizialki iragarri zen Madrileko klubera itzuliko zela. Bi denboraldirako kontratua sinatu zuen.[16] 2021-2022 denboraldian, atezaintza Hedvig Lindahlekin txandakatu zuen. 2022ko urtarrilean, oroitzapenezko plaka (Atletico Madrilen 100 partida baino gehiago jokatu izana egiaztatzen zuena) jarri zen klubeko legenden pasealekuan.[17] Superkopako finalaurrekoa jokatu ondoren, finalean ordezkoa izan zen, eta 7-0 galdu zuten. Partida horretatik aurrera, ligako titularra izan zen, partida batean izan ezik. Denboraldia laugarren postuan amaitu zuten, Txapeldunen Liga irabazteko azken kupoa ematen zuen hirugarren postutik puntu batera. Erregina Kopan ordezkoa izan zen eta taldea final-zortzirenetan kanporatu zuen Huelvako Sporting taldeak.
2022-23 denboraldian kapitainaren galoiak berreskuratu zituen, Amanda Sampedro ordezkatuta, denboraldi horretan taldea utzi baitzuen.[18] Taldeak denboraldian gorabeherak izan zituenez, teknikaria aldatu zuten. Atleticok laugarren postua lortu zuen ligan. Erreginaren Kopan finalerako sendo sailkatu ziren: Real Madrili aurre egin zioten Leganesko Butarque estadioan eta titularra izan zen. Taldeak penalti-txandan irabazi zuen saria, eta Lola Gallardok bi jaurtiketa gelditu zituen, deskontu-denboran kontrako 2-0 emaitzari buelta eman eta berdindu ostean.[19]
2009ko maiatzean 17 urtez azpikoen selekzioarekin jokatzeko deitu zioten.[20] 2010eko ekainean, UEFA 2009-2010eko 17 urtetik beherakoen Emakumezkoen Europako Txapelketa jokatu zuen. Espainia txapelduna izan zen finalean Irlandari penaltien txandan irabazi ondoren. Rianna Jarrett eta Jessica Gleesonen jaurtiketak gelditzea lortu zituen.[21] Urte bereko irailean jokatu zuen 2010eko 17 urtetik beherakoen Emakumezkoen Munduko Futbol Kopa. Espainia hirugarren geratu zen, eta Lola atezain onena izendatu zuten.[22]
2012an Lolak 19 urtez beherakoen Emakumezkoen Europako Txapelketaren azken fasean parte hartu zuen, eta ez zioten golik sartu finalera iritsi arte. Finalean, Suediak 1-0 irabazi zion Espainiari luzapenean.[23]
2013ko otsailaren 12an, Espainia eta Danimarka aurrez aurre jarri zituen lagunarteko partidan egin zuen lehen mailako debuta, eta golik gabe berdinduta amaitu zuten.[24] Urte horretan bertan, Espainiako zerrendan, Emakumezkoen 2013ko Eurokoparako deialdia egin zenean, Ainhoa Tirapu atezain titularraren ordezko jarri zuten.[25]
2015erako, Emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketarako deitu zuten, eta Ainhoa Tirapuren ordezkoa izan zen berriro.[26]
2015 eta 2016 bitartean, Emakumezkoen Eurokopako sailkapen-faseko 8 partidetatik 6 jokatu zituen.[27] 2017an, Espainiako Emakumezkoen Eurokoparako (2017) deialdian parte hartu zuen, eta Sandra Pañosen ordezkoa izan zen.[28]
2018an, Zipreko Kopa irabazi zuen, eta txapelketako 4 partidetatik hirutan izan zen titular, finalean barne. 2019ko Frantziako Munduko Txapelketarako Espainiaren sailkapenean ere parte hartu zuen, eta sailkapen-fasea osatzen zuten 8 partidetatik 5 jokatu zituen.[29][30] 2019ko maiatzaren 20an Jorge Vildak Munduko Txapelketarako aurkeztutako jokalarien zerrendan sartu zen. Ordukoan ere Sandra Pañosen ordezko lanak egiteko, baina ez zuen minutu aukerarik izan.[31][32]
Paños Mundialaren ondoren, atezain titular finkatu zen, nahiz eta zenbait partidatan Lola Gallardok, lagunarteko hainbat partidatan esaterako, jokatu ahal izan zuen; hala nola Eurokoparako[33] Sailkapeneko bi partidatan eta 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapeneko bi partidatan.[34]
2022ko Eurokoparako hautatuen lehen zerrendan sartu zuten.[35] Ekainaren 27an Eurokoparako azken deialdian parte hartu zuen.[36] Espainia final-laurdenetara iritsi zen Eurokopan, Sandra Paños izan zen atezain titularra, eta Lola Gallardok ez zuen minutu bakar bat ere jokatu.
2023ko maiatzaren 27an jokatutako azken partidan eguneratua.
Taldea | Maila | Denboraldia | Liga | Kopak (1) | Naioartekoak(2) | Guztira (3) | Batez besteko golak | ||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Partidak | Golak | Part. | Goles | Part. | Goles | Part. | Goles | ||||||||
Sevilla FC Espainia |
Probintziala | 2008-09 | ? | ? | - | - | - | - | |||||||
1.a | 2009-10 | 10 | 14 | 2? | 7? | 10-12 | 14-21 | ||||||||
2010-11 | 11 | 18 | - | - | - | - | 11 | 18 | 1.63 | ||||||
Total club | 21+ | 32 | 21+ | 32+ | |||||||||||
Sporting de Huelva Espainia |
1.a | 2011-12 | 32 | 43 | - | - | - | - | 32 | 43 | 1.43 | ||||
Total club | 32 | 43 | - | - | - | - | 32 | 43 | 1.43 | ||||||
Atlético de Madrid Espainia |
1.a | 2012-13 | 26 | 18 | 4 | 6 | - | - | 30 | 24 | 0.80 | ||||
2013-14 | 25 | 29 | 2 | 0 | - | - | 27 | 29 | 1.12 | ||||||
2014-15 | 27 | 18 | 2 | 2 | - | - | 29 | 20 | 0.69 | ||||||
2015-16 | 22 | 18 | 3 | 3 | 3 | 9 | 28 | 30 | 1.07 | ||||||
2016-17 | 24 | 13 | 3 | 4 | - | - | 27 | 17 | 0.61 | ||||||
2017-18 | 26 | 16 | 4 | 3 | 1 | 3 | 31 | 22 | 0.71 | ||||||
2018-19 | 30 | 18 | 3 | 2 | 4 | 11 | 37 | 31 | 0.84 | ||||||
2019-20 | 11 | 11 | 1 | 3 | - | - | 12 | 14 | 1.17 | ||||||
Olympique de Lyon Frantzia |
1.a | 2020-21 | 3 | 1 | 1 | 0 | - | - | 4 | 1 | 0.25 | ||||
Guztira taldean | 3 | 1 | 1 | 0 | 4 | 1 | 0.25 | ||||||||
Atlético de Madrid Espainia |
1.a | 2021-22 | 22 | 22 | 1 | 2 | - | - | 23 | 24 | 1.04 | ||||
2022-23 | 29 | 34 | 4 | 2 | 33 | 36 | 1.09 | ||||||||
Guztira taldean | 242 | 197 | 27 | 27 | 8 | 23 | 277 | 247 | 0.89 | ||||||
Guztira ibilbidean | 298+ | 273+ | 30? | 34+? | 8 | 23 | 334? | 330+ | 0.99 | ||||||
(1) Erregina Kopako datuak barne (2008-...) eta Espainiako Superkopakoak. (2) UEFA Emakumezkoen Txapeldunen LIgako datuak barne (2008-...). (3) Lagunartekoak sartu gabe. |
2022ko irailaren 6an jokatutako azken partidan eguneratua.
Selekzioa | Urtea | Europa(4) | Mundiala (4) | Lagunartekoak | Guztira | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Partidak | Golak | Partidak | Golak | Partidak | Goleak | Partidak | Golak | ||||||||
17 urtez azpikoak Espainia |
2009 | 1 | 0 | - | - | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | |||||
2010 | 5 | 1 | 6 | 5 | 0 | 0 | 11 | 6 | 0.54 | ||||||
Guztira | 6 | 0 | 6 | 5 | 0 | 0 | 12 | 6 | 0.50 | ||||||
19 urtez azpikoak Espainia |
2011 | 3 | 0 | - | - | 0 | 0 | 3 | 0 | 0 | |||||
2012 | 8 | 3 | - | - | 0 | 0 | 8 | 3 | 0.38 | ||||||
Guztira | 11 | 3 | 0 | 0 | 0 | 0 | 11 | 3 | 0.27 | ||||||
Lehen mailako Absolutua Espainia |
2013 | - | - | - | - | 1 | 0 | 1 | 0 | 0 | |||||
2014 | - | - | 2 | 0 | 1 | 2 | 3 | 2 | 0.67 | ||||||
2015 | 3 | 1 | - | - | 3 | 5 | 6 | 6 | 1.00 | ||||||
2016 | 3 | 1 | - | - | 3 | 3 | 6 | 4 | 0.67 | ||||||
2017 | - | - | 2 | 0 | 1 | 3 | 3 | 3 | 1.00 | ||||||
2018 | - | - | 3 | 1 | 5 | 0 | 8 | 1 | 0.12 | ||||||
2019 | - | - | - | - | 3 | 1 | 3 | 1 | 0.33 | ||||||
2020 | 2 | 0 | - | - | 1 | 1 | 3 | 1 | 0.33 | ||||||
2021 | 1 | 0 | 2 | 0 | 3 | 0 | 0 | ||||||||
2022 | 1 | 0 | 1 | 0 | 2 | 0 | 0 | ||||||||
Guztira | 8 | 2 | 9 | 1 | 21 | 15 | 38 | 18 | 0.47 | ||||||
Guztira ibilbidean | 25 | 5 | 15 | 6 | 21 | 15 | 61 | 27 | 0.44 | ||||||
(4) Sailkapen faseko partidak sartuta, baina ez salbuetsitako eta UEFA Garapenerakoak |
Txapelketa | Maila | lekua | Emaitza | Partidak | Golak |
---|---|---|---|---|---|
2010eko Munduko Kopa | 17 urtez azpikoak | Trinidad eta Tobago | Hirugarren postua | 6 | -6 |
2019ko Munduko Kopa | Lehen mailako Absolutoa | Frantzia | Final-zortzirenak | 0 | 0 |
Guztira | – | 6 | -6 |
Txapelketa | Maila | Lekua | Emaitza | Partidak | Golak |
---|---|---|---|---|---|
2010eko Europako Txapelketa | 17 urtez azpikoak | Suitza | Txapelduna | 2 | 0 |
2012ko Europako Txapelketa | 19 urtez azpikoak | Turkia | Txapeldunordea | 5 | -1 |
Emakumezkoen Eurokopa 2017 | Selekzio absolutua | Herbehereak | Final laurdenak | 0 | 0 |
Emakumezkoen Eurokopa 2022 | Selekzio absolutua | Ingalaterra | Final laurdenak | 0 | 0 |
Guztira | – | 7 | -1 |
Titulazioa | Kluba | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Erreginaren Kopa | Atletico Madril | Espainia | 2016 |
Lehen maila | Atletico Madril | Espainia | 2016-2017 |
Lehen maila | Atletico Madril | Espainia | 2017-2018 |
Lehen maila | Atletico Madril | Espainia | 2018-2019 |
Erreginaren Kopa | Atletico Madril | Espainia | 2022-2023 |
Títuloa | Taldea(*) | Herrialdea | Urtea |
---|---|---|---|
Europako 17 urtez azpikoa | Selección española | Suitza | 2010 |
Zipreko kopa | Selección española | Portugal | 2018 |
Txapeldunen Liga | Olympique de Lyon | Espainia | 2019-20 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.