From Wikipedia, the free encyclopedia
Lobulu tenporal | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Burmuin-hemisferioa |
Identifikadoreak | |
Latinez | lobus temporalis |
MeSH | A08.186.211.200.885.287.500.863 |
TA | A14.1.09.136 |
FMA | 61825 |
Terminologia anatomikoa |
Lobulu tenporala edo loki lobulua ugaztunen sei lobulu nagusietako[1] bat da, hemisferio bakoitzean bana[2][3] aurki dezakegu, Silvioren ildoaren azpian eta lobulu okzipitalaren aurrean kokatuta.
Burmuinaren entzumen kortex primarioa bertan kokatzen da, entzumen lengoaia eta hizkeraren ulermenaren sistemak kontrolatzen ditu. Gainera, aurpegien ezagupena bezalako eginkizun bisual konplexuetan ere parte hartzen du.
Loki lobuluak hainbat funtzio ditu, haien artean lengoaia. Musika entzutean, edo norbait hitz egiten entzutean, lobulu honek informazioa deszifratzen du. Entzundako informazioaren prozesamendua eta entzumen memoria bertan kudeatzen dira, hau da, belarrietatik datorren informazioa prozesatzen du. Orekarekin ere badu zerikusia, eta hainbat emozio erregulatzen ditu, antsietatea, plazerra eta haserrea adibidez.
Loki lobulua eratzen duten zirkunboluzio edo toles nagusiak 6 dira: Goikoa, zeharkakoa, erdikoa, behekoa, fusiformea eta parahipokanpala.
T1 gisa ezagutzen den toles hau goitik silvioren artekak mugatzen du, honek ere, pareta lobuluarekin muga ezartzen du.
Erdiko pareta lobuluaren jarraipena izango da, T2 gisa ere ezaguna den toles hau. Goiko eta erdiko loki zirkunboluzioetan brodmannen 21 eta 22 eremuak daude, eta hauek, beheko pareta zirkunboluzioaren eremuarekin batera Wernicken eremua osatuko dute.
Loki lobuluaren gainetik bihurgune batzuk barrurantz, sakonerantz sartuko dira zeharkako norabidean, zeharkako loki bihurguneak edo Heschl-en bihurguneak (Brodmann 41,42)
Eremu honetan entzumen eremu primarioak kokatzen direnez (A1), hemen ematen da fonemen arteko konexio eta sekuentziazioa. Horregatik, honetan lesio bat gertatzen bada, soinuak interpretatzeko eta kokatzeko arazoak izango ditu, ez du jakingo nondik datorren soinua.
T3 bezala ere ezagutzen den toles hau hemisferioaren oinaldeko aurpegian hedatzen da. Honetan ematen da objetuen ezaugarri espezifikoak identifikatzeko informazioaren integrazioa.
Hemisferioen oinaldeko aurpegiaren erdian dago, eta toles hau garrantzitsua da aurpegiak ezagutzeko gunea hemen baitago.
Loki lobuluaren sakonen dagoen zirkunboluzioa edo tolesa da.
Alboko ildoaren azpitik kokatuko da, sabelaldean.
2 ildo izango ditugu:
Ildo hauek 6 toles nagusietako 3 mugatuko dituzte:
2 ildo ikusiko dira:
Ildo hauek 2 toles bereiziko dituzte:
Loki lobuloaren goiko, atzeko eta alboko guneak goi-mailako entzumenaren prozesamenduarekin lotuta daude.
Loki lobuloan entzumen kortex nagusiak daude:
Zeharkako loki bihurgune edo Heschlen bihurguneen goiko ertzan kokatuta dago.
Brodmannen 41.eremuan eta 42.eremuaren atal bat hartuko du. Kortex honek belarrietatik eta bigarren mailako guneetatik (garuneko zentru basaletatik) jasotzen du informazioa, eta hau prozesatzen du (seinaleak bidaltzen ditu gune horietara ere).
Aferentziak erdialdeko genikulatum nukleotik, entzumen kortex sekundariotik, alde kontralateraleko entzumen kortex primariotik eta zingulu kortexetik jasotzen ditu.
Eferentziak entzumen-kortex sekundariora, talamoaren nukleoetara, beheko kolikuluetara eta alde kontralateraleko entzumen kortex primariora bidaliko ditu.
Kortex primarioko neuronak soinuen frekuentzien arabera kokatuta daude (antolakuntza tonotopikoa), beraz, alde batean kokatuta dauden neuronak frekuentzia baxuei hobeto erantzuten dute eta beste aldekoak, aldiz, frekuentzia altuei. Horren eraginez, entzumen area desberdinak existitzen dira eta “frekuentzien mapa” bat osatzen dute.
Uste da entzumen kortexa musikaren oinarrizko elementuen identifikazioan parte hartzen duela, hala nola, bolumena eta tonua.
Brodmann-en 42. eremuaren atal batek osatzen du loki lobuloan kokatzen den beheko loki bihurgunearekin batera (Brodmannen 40. eta 39. eremuak).
Aferentzia gehinak entzumen kortex primariotik jasotzen ditu. Horrez gain, erdialdeko nukleo genikulatumetik jasotzen du informazioa.
Uste da hemen musikaren patroi erritmikoak, melodikoak eta armonikoak pozesatzen direla.
Loki lobuluak, itxura eta kolorearen prozesamenduan parte hartzen du. Sabelaldeko guneak goi-mailako ikusmenaren prozesamenduan parte hartzen du, aurpegien ezagumenduan eta eszenen prozesamenduan zehazki. Beraz, begien bitartez jasotako informazioa heltzean inpultso elektrikoa irudietan bilakatzen da eremu honetan. Horren atzetik dauden eremuak objektuen pertzepzioan eta antzematean parte hartzen du.
Loki lobuloak entzumen kortex primarioa duenez, lengoaiaren integrazioan izugarrizko garrantzia du. Horrez gain, Wernickeren eremua lobulo honen eta pareta lobuloaren arteko mugan kokatuta dago. Honek, bekoki lobuloan kokatutako Broca eremuarekin batera, hitzezko eta ez hiztezko hizkuntzen ulermena baimentzen du. Hizkuntzen ikaskuntzarekin lotuta dago ere.
Pertzepzioaz arduratzeaz gain, ulermena, izendatzeko gaitasuna eta mintzamen oroimena prozesatzen dira gune honetan.
Loki lobuloaren erdialdea hipokanpoarekin harremanetan dagoenez, amigdalak modulatzen duen epe luzeko oroimenarekin zerikusia dauka. Izan ere, gune honen lesioak amnesia eragin dezake.
Loki-lobuluaren odoleztapena 2 arteria nagusien bidez ematen da, hain zuzen ere, garunaren erdiko arteria eta garunaren atzeko arterian bidez.
Barneko karotida arteriaren jarraipena da eta Silvioren ildorantz abiatuko da. Ildora heldu baino lehen, adar zulatzaile batzuk emango ditu, hain zuzen ere, aurre-alboko arteria zentralak edo lentikulu-ildaskatu arteria.
Silvioren ildora iristean, intsularen kortexaren mailan, adar batzuk aterako dira bekoki, pareta eta loki lobuluak odoleztatzeko:
Garunaren atzeko arteriak oinalde arteria bitan banatzen denean sortzen diren arteriak dira. Hala ere, enbrioi garapenean barneko karotidaren adarra da, baina garunaren atzeko arteriaren odol-fluxua oinalde arteriatik etortzen denez oinalde-arteria sistema horretan sailkatuta dago.
Atzeko norabidea hartuko dute eta mesentzefaloa inguratuko dute. Bidean zehar hainbat adar albokide emango dituzte:
Garunaren atzeko arteria atzerantzako norabidea jarraitu eta luzetarako ildoan kortexera aterako da eta hainbait adar emango ditu:
Azkenik bi bukaera adar emango ditu:
Entzefaloaren zain itzulera bi sistemen bidez egingo da, zehazki azaleko sistema eta sakoneko sistemaren bidez. Loki lobuluaren kasuan, odol gehiena azaleko sistemaren beheko garun zainetik eta sakoneko sistemaren goiko koroide zainaren bidez bideratuko da garuneko zain zabalgunetara, geroago barneko jugularraren bidez eskuineko atriora ailegatzeko.
Loki lobuluaren lesio anatomiko edo alterazio funtzionalen ondorioak entzumen eta lengoai arazoekin erlazionatuta daude.
Gune tenporal baten lesioak krisi partzialak sortzen ditu denbora-tarte mugatuan. Heldu-krisien %60en jatorria loki lobuluaren lesioan dago. Kontzientzia mailaren arabera krisi partzial sinpleak edo konplexuak izan daitezke; konplexuetan alteratzen da eta sinpleetan ez.
Lesioak gai zuriko faszikuluen bidez konektatzen diren loki lobuluko eremuetan gertatzen direnez, afasia (komunikatzeko gaitasunik ez), amusia (musikarekin lotutako hainbat alderdi ezagutzeko gaitasunik ez) eta agnosia (zentzumenak erabiliz objektuak identifikatzeko gaitasunik ez) bezalako sintomak agertzen dira. Lesioaren kokapenaren arabera hainbat alterazio mota desberdintzen dira:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.