![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/9/99/Lithium-Ionen-Accumulator.jpg/640px-Lithium-Ionen-Accumulator.jpg&w=640&q=50)
Litio-ioizko bateria
From Wikipedia, the free encyclopedia
Litio-ioizko bateria edo Li-ioi bateria (LIB gisa laburtua) bateria kargagarri bat da, litio ioiak elektrodo negatibotik elektrodo positibora mugitzen direnak kargatzean eta alderantziz deskargatzean. Li-ioi bateriek litiozko konposatu bat erabiltzen dute, elektrodo material gisa. Elektrolitoak, mugimendu ionikoa ahalbidetzen dutenak eta bi elektrodoek litio-ioizko bateria osatzen dute.
Litio-ioizko bateriak[1] etxeko elektronikan oso arruntak dira. Elektronika eramangarriko bateriak kargatzeko erabilienak dira, energia-dentsitate handikoak, memoria-efektu txikiak eta auto-deskarga baxuak direlako. Bestalde litio ioizko bateriak oso erabiliak dira gaur egungo militaritzan, ibilgailu elektrikoetan eta aereoespazioko aplikazioetan.
Kimika, errendimendua, kostua eta segurtasun ezaugarrien arabera LIB mota desberdinak daude. Eskuko elektronikan LIBS bat erabiltzen da, litio kobaltoaren oxidoan oinarrituta dagoena (LiCoO2), energia-dentsitate handia eskaintzen duena, baina segurtasun arriskuak aurkezten dituena hondatua dagoenean. Litio ioi fosfatoaren (LiFePO4), litio ioizko manganeso oxidoaren bateria (LiMn2O4, Li2MnO3, edo LMO), eta litio nikel manganeso kobaltoa oxido (LiNiMnCoO2 edo NMC) energia-dentsitate txikiagoak eskaintzen dituzte, bizitza luzeak eta mundu errealaren erabilerarako zorigaiztoko gertakarien aukera gutxiago (adibidez, sua, leherketa, eta abar). Bateria horiek oso erabiliak dira tresna elektrikoetarako, mediku ekipamenduetarako eta beste roletarako.