![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Arc_welding_electrodes_and_electrode_holder.triddle.jpg/640px-Arc_welding_electrodes_and_electrode_holder.triddle.jpg&w=640&q=50)
Elektrodo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elektrodoak dira zirkuitu elektrikoak konektatzeko erabiltzen diren eroaleak. Elektrodoak metalikoak (zilarra, kobrea, platinoa, zinka...) edo ez-metalikoak (karbonoa) izan daitezke. Elektrodoen adibiderik ezagunenak pilen poloak dira.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Arc_welding_electrodes_and_electrode_holder.triddle.jpg/640px-Arc_welding_electrodes_and_electrode_holder.triddle.jpg)
Zelda elektrolitiko batean korrontea bi elektrodoetatik igarotzean oxidazio-erredukzio erreakzioak gertatzen dira, eta elektrodo bakoitzean gertatutako erreakzioaren arabera, anodo eta katodo izenaz bereizten dira.
- Anodoa: Elektroiak hartzen dituen elektrodoa da, bertan oxidazio erreakzioa gertatzen da.
- Katodoa: Elektroiak ematen dituen elektrodoa da, bertan erredukzio erreakzioa gertatzen da.