Lisosoma
Besikula zitoplasmatikoa, barnean dituen entzima hidrolitikoei esker substantziak degradatzen dituena. Bi mota bereizten dira. Lisosomak primarioak dira sortu berritan, funtzioa betetzen hasi aurretik. / From Wikipedia, the free encyclopedia
Lisosoma digestio zelularrean espezializaturiko organulua da, animalia-zelula eukariotikoetan soilik dagoena. Golgi aparatuan sortzen diren egitura esferikoak dira eta barnean dituzten entzima hidrolitikoekin zelula kanpotik sarturiko (heterofagia) edo barneko (autofagia) materialak digeritzen dituzte.
Hasiera batean zelula guztietan lisosoma berdinak zeudela uste bazen ere tamaina eta edukiaren arabera lisosomen aniztasun handia dagoela ikusi da.