![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/Nucleus_ER_golgi.jpg/640px-Nucleus_ER_golgi.jpg&w=640&q=50)
Golgi aparatu
Zelula eukariotikoen zitoplasman tolesturik egoten den besikula- eta mintz-multzoa. Jariakinak (entzimak, hormonak eta abar) metatu eta garraiatzen ditu eta garrantzizko lana betetzen du pareta zelularraren sorreran (pareta hau dagoen kasuetan) / From Wikipedia, the free encyclopedia
Golgi aparatua (edo, batzuetan, Golgi konplexua) zelula eukarioto guztietan (bai animalia, bai landare, bai onddo eta bai protistoetan) dagoen organulu bat da. Antolaketa eta izaera bereiztua duten zaku zapalen pilaketa bezala kontsidera daiteke; egitura hau izateak eragingo du organulu hau hain garrantzitsua izatea.
![Thumb image](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/25/Nucleus_ER_golgi.jpg/320px-Nucleus_ER_golgi.jpg)
(1) Nukleo zelularra. (2) Poro nuklearra. (3) Erretikulu endoplasmatiko latza. (4) Erretikulu endoplasmatiko leuna. (5) Erribosoma. (6) Garraiatuak diren proteinak. (7) Garraio besikula. (8) Golgi aparatua. (9) Golgi aparatuaren cis aldea. (10) Golgi aparatuaren trans aldea. (11) Golgi aparatuaren zisternak.
Golgiren aparatua zelularen zitoplasman egongo da beti. Kasu gehienetan, erretikulu endoplasmatikotik (pikordunetik) gertu egongo da, eta aldi berean zelularen kanpoaldetik gertu egongo da; mintz plasmatikoan.