Life of Pi (filma)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Life of Pi (euskaraz Piren Bizitza) 2012ko Ang Lee taiwandar zinema zuzendariak zuzendutako abenturazko drama 3D film bat da. 2001eko Yann Martel idazlearen Life of Pi eleberrian oinarritua dago. Suraj Sharma, Irrfan Khan, Rafe Spall, Tabu, Adil Hussain eta Gérard Depardieu aktoreek antzeztu zuten.
2012ko Oscar Sarietarako hamaika izendapen jaso zituen, lau irabaziz: Zuzendari onenaren Oscar Saria (Ang Lee), Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Claudio Miranda), Efektu berezi onenen Oscar Saria (Bill Westenhofer, Guillaume Rocheron, Erik-Jan de Boer eta Donald R. Elliott) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Mychael Danna). Bestalde, beste sari ugariren artean, Soinu banda onenaren Urrezko Globo Saria eta Argazkigintza onenaren BAFTA Saria eta Jatorrizko soinu banda onenaren BAFTA Saria ere irabazi zituen.