From Wikipedia, the free encyclopedia
Lide Hernando Muñoz (Donostia, Gipuzkoa, 1991) abeslaria eta gitarra-jotzailea da, Liher rock taldeko abeslaria. Emakumezkoek osatutako Ispirit gospel taldean ere badabil.[1]
Lide Hernando | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1991 (32/33 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | ahotsa gitarra |
2015. urtean hasi zuen ibilbidea Liher proiektuak. Bakarkako maketa bat atera zuen orain taldeko abeslari eta gitarra-jole den Lide Hernandok, Arrazoi gutxi, denbora asko izenekoa. Ostera, talde bilakatu zen proiektua, eta egun Iñigo Etxarri (gitarra, koroak), Joshka Natke (baxua, koroak) eta Ander Berzosa (bateria) biltzen dira Liher izenaren azpian.
2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[2] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernández, Olatz Salvador, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da.[3][4]
2023an bere lehen eleberria den Izotz ura argitaratu zuen.[5]
2023an Bele bakarkako proiektua abiatu zuen[6]. Bestelako musika estiloak lantzen ditu, popa, soula, funkya... "Oilo ipurdia" singlearekin egin zuen debuta eta 2024an Herrari disko luzea atera zuen[7].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.