musikari eta kantautorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Salvador Zaldua (Donostia, 1990) kantautorea eta musikaria da.
Olatz Salvador | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikaria eta egile abeslaria |
Genero artistikoa | pop rock |
olatzsalvador.com | |
Txiki-txikitik sentitu zuen bere barnean musikaren deia.[1] Solasean hasi baino lehenago kana-mamarrean aritzen omen zen. Eduardo Salvador eta[2] Iñaki Salvador musikarien alaba eta iloba da.[3][4]
2010 geroztik urte pare bat lehenago sortu zen Skakeitan taldean aritzen da teklatua jotzen eta koruak egiten, musika jaialdi ugaritan parte hartuz.[5][6]
2014tik aurrera bakarkako bideari ere ekin dio.[7][8] Lagunek berak idatzitako abestiak entzutean animatu zuten jendaurrean erakustera.[9] Gitarrak lagunduta, kontzertu akustikoak egin ohi ditu.[10]
Nire musikaren bitartez kontakizunak jostea iruditzen zait sortzearen gauza ederrenetako bat. Abestiek hegan egin dute eta pertsona bakoitzarengan esanahi ezberdin bat dute. (Olatz Salvador)[11]
2017an emakumeen ikusgaitasuna sustatzeko sorturiko Euskal Herriko emakume musikarien sarean parte hartzen du.[5] Harago joz, beste sei emakume (Izaro Andres, Eneritz Dueso, Garazi Esnaola, Idoia Hernandez, Lide Hernando, Miren Narbaiza) kiderekin batera Musikari elkarteko zuzendaritzan ere ari da 2020ko bukaeratik.[12][13]
Lehen pausoak eman ditugu eta hau nabaritzen da, programatzaile askok kontutan hartzen dutelako emakumezkoen presentzia eta honek duen garrantzia. (Olatz Salvador)[11]
2021eko hasieran, urtarrilaren 19an, bigarren diskoa aurkeztu zuen: 'Aho uhal'. Hamabi kantuk osatzen dute, eta Rozalen, Ivan Ferreiro eta beste zenbait musikarirekin kolaboratu du. Harekin parte hartu duten musikariena ez ezik, beste artista baten ahotsa ere entzuten da haren kantuetako batean: Gata Cattana[14][15][16][17] 2021eko udaberrian, aurkezpen kontzertuekin hasi zen.[18]
2024ko irailaren 25ean hirugarren diskoa aurkeztu zuen Bilbon: Zainak eman. Hamar kantuk osatzen dute. Olatz Salvadorren esanetan, album berriaren abiapuntua fedea izateko beharra da, “dena likidoa eta eferbeszentea ematen duenean, zerbaitetan konfiantu beharra” “Nork bere buruari eusteko zerbait bilatzea, harago joateko. Zarataren artean argia edo espiritualtasuna bilatzea dela esan daiteke”. Disko berri horren hiru kanta uda aurretik plazaratu zituen: Basan, Gerorik balego, eta Eguzki printzak. Diskoarekin batera Zerbaiten zain izeneko laugarren abestia aurkeztu zuen Izaro Andres Zelaietaren laguntzarekin. Diskoaren letra gehienak Olatz Salvadorrek berak idatzitakoak dira; pare bat, ostera, Han topatzen dutena Itziar Ugarterena eta Basan Oihana Arana idazle eta Leire Vargas bertsolariarena dira.[19]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.