From Wikipedia, the free encyclopedia
Leyla Silvan, Leyla Zana bezala ezagutua (Silvan, Diyarbakır, 1961eko maiatzaren 3a) idazle eta politikari kurdu-turkiarra da, ideia feministak eta progresistak ditu eta Turkia federal baten barnean Kurdistan autonomo bat defendatzen du. Herritarren Alderdi Demokratikoa ordezkatuz Turkiako Nazio Biltzarraren diputatua izan zen 2015eko ekainetik aurrera. 1994tik 2004ra espetxeratua izan zen bere aktibismo politikoarengatik. Hala ere, aldez aurretik 1991tik 1994 aparteko diputatua izan zen.
Leyla Zana | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2007) | |||||||||
2015eko azaroaren 17a - 2018ko urtarrilaren 11 Barrutia: Ağrı (en) Hautetsia: November 2015 Turkish general election (en)
Barrutia: Ağrı (en) Hautetsia: 25th Parliament of Turkey (en)
Barrutia: Diyarbakır (en) Hautetsia: 24th Parliament of Turkey (en)
Barrutia: Diyarbakır (en) Hautetsia: 19th Parliament of Turkey (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Silvan (en) , 1961eko maiatzaren 3a (63 urte) | ||||||||
Herrialdea | Turkia | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Mehdi Zana (1975 - | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | turkiera kurduera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, aktibista, idazlea eta kazetaria | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Alderdi politikoa | Social Democratic Populist Party (en) People's Democracy Party (en) | ||||||||
1995ean Europako Parlamentuak Sakharov Sariarekin saritu zuen, baina Leylak ezin izan zuen bere saria eskuratu espetxetik atera arte 2004an. Bestalde, 1944an Rafto Saria ere eskuratu zuen. Izan ere, Rafto Fundazioak Leyla saritu nahi izan zuen berak Turkian burututako borroka baketsuarengatik; Herri Kurduaren eskubideen aldarrikapena burutu izateagatik, hain zuzen ere.
Silvan jaio zen, Diyarbakirtik gertu. 14 urte zituenean bere lengusu Medhi Zanarekin ezkondu zen, hau Diyabakirko alkatea izan zen 1975ean. Izan ere, Turkiako 1980ko esatatu-kolpean bere senarra espetxeratu ondoren Leylak atxilotu politikoen amnistiaren alde egiteari ekin zion.
Leylak 23 urtekin hasi zituen ikasketak eta hiru urtetan Lehen eta Bigarren hezkuntzako ziurtagiriak lortu zituen.
90eko hamarkadaren hasieran Yeni Ülke aldizkarian kolaboratu zuen.
1991ko urrian, Turkiako parlamentuan sartu zen lehenengo emakume kurdua izan zen[1]. Giza eskubideen eta herri kurduaren eskubideen aldeko aktibismoak ospe handia eman zioten Turkiako populazio kurduaren artean. Diyarbarkir barrutiko diputatu izatea lortu zuen DEHAP (Herritarren Alderdi Demokratikoa) alderdiaren botoen% 84rekin.
Turkiako Batzar Nazionalean "gatazka kurdu" deiturikoa modu irekian planteatu zuen lehen diputatu hautatua izan zen Zana. 1991ko azaroaren 6an sartu zen eta zin egin zuen debekatutako bandera kurduaren koloreetako diadema jantzita eta galarazitako hizkuntza kurduaz baliatuta: "herri turkiarren eta kurduen arteko kofradiaren izenean".[2]
1994ko martxoan, Demokrazia Alderdiko kide gisa, AEBetan izandako diskurtso eztabaidatuaren ostean, bere immunitate parlamentarioa deuseztatu zioten. Honekin batera traizio eta separatismoaz akusatu eta atxilotu zuten, baita Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) kide izatea leporatu zioten. Hatip Dicle, Orhan Doğan eta Selin Sadak bere alderdikideekin batera.
1994ko abenduaren 8an, hamabost urteko zigorra ezarri zioten "traizioz" eta "legez kanpoko erakunde batekoa" izatea leporatuz, baina berak beti akusazio hauek ezeztatu zituen.[2]
Hurrengo urtean, 1995ean alegia, Europako Parlamentuak Sakharow Sariarekin saritu zuen. Izan ere, EBak behin eta berriz eskatu zion Turkiako gobernuari Zana askatzea. 2000. urtean, Javier Corcueraren The Back of the World filmak erreportaje bat eskaini zion Zanaren historiari. Film honi esker bere ospea mundu-mailan handiagotu zen.
2001ean, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Turkiaren gobernuaren aurka egin zuen, honek Zana preso politikotzat harten baitzuen. Hala ere, momentu horretan Turkiak ez zuen Zana askatu eta 2004ra arte itxaron beharko dugu Turkiar gobernuak Leyla libre utzi dezan.
2005ean Europako Auzitegiak 9.000 euroko kalte-ordaina eskatu zioten Turkiako gobernuari Zanaren alde. Urte horretan bertan, Zanak Herri Mugimendu Demokratikoaren (DTH) sorkuntzan parte hartu zuen, hau Demokrazia Popularraren Alderdiarekin (DEHAP) batu zen Alderdi Popular Demokratikoa (DTP) sortuz, gaur egun Zanak parte hartzen duen alderdia da ,hain zuzen ere.
Leylak Turkia federal baten barnean Kurdistan autonomo bat defendatzen duenez, 2008ko apirilean bi urteko kartzela zigorra ezarri zioten "propaganda terrorista" banatzeagatik. Urte bereko abenduan beste hamarkada bateko kartzela zigorra ezarri zioten "terrorismoarengatik". 2009ko uztailaren 28an, beste auzitegi batek 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion. Azkenean hiru zigorrak bertan behera geratu ziren.[2]
2011ko ekainaren 12an parlamentura itzuli zen. Independente gisa hautatu zuten berriro, alderdi bateko kide izatea debekatuta baitzuen. Leyla Zana gatazka kurduaren konponbide politiko baten defendatzailea da eta 2012an Recep Tayyip Erdoğanekin bildu zen, geroago presidente izango zenarekin. Izan ere, Leylak publikoki Recepen itxura defendatu zuen gatazka kurduari konponbide bat bilatzeko eta. Hala ere, erabaki hau sektore kurdu batzuk gogor kritikatu zuten. Gainera, bere ekimenak PKKren eta Turkiako gobernuaren arteko negoziazio prozesuaren oinarri izan zen.[2]
2016ko maiatzean, Turkiako parlamentuak prozedura judiziala irekia zituzten diputatuei parlamentu immunitatea onartu zien. [3]2016ko azaroan, Zana berriro atxilotu zuten BDP / HDPko beste diputatu batzuekin batera, PKK-rekin lotura izatea leporatu zietelako eta 2017ko otsailean berriro atxilotu eta laster askatu zuten.
Herritarren Alderdi Demokratikoa salatu zuten PKKren ordezkari politikoa izateagatik. Formazioak gertaera hau ezeztatzen du eta herrialdeko disidentziarekin amaitzeko tresna dela bermatzen du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.