Leontzio[1] (grezieraz: Λεόντιος, Leóntios; 660 – 705) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 695tik 698ra doan epe laburrean. Boterera Justiniano II.aren aurka buruturiko estatu kolpe baten bidez iritsi zen eta bere agintaldian Bizantziok afrika iparraldean zuen Kartagoko kolonia galdu zuen arabiarren eskutara pasa zena.
Leontzio | |||
---|---|---|---|
695 - 698 ← Justiniano II.a - Tiberio III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Isauria, 660 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | Bizantziar Inperioa | ||
Heriotza | Konstantinopla, 706ko otsailaren 15a (45/46 urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Familia | |||
Seme-alabak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria | ||
Konstantino IV. eta Justiniano II.aren agindupean jeneral izan zen arabiarrek Sebastopolisen garaitu zuten arte, porrot honen ondorioz Justinianok kartzelatua izan zen. 695. urtean ihes egitea lortu zuen handik gutxira Justiniano II.ari agintea kendu zion kolpea burutu zuelarik. Jendeak ez zuen sekula begi honez ikusi bere zerga politika zela eta. Mendeku gisa Justinianori sudurra motz ziezaiotela agindu eta Krimeako Kherson koloniara erbesteratu zuen.
Agintearen iraupena hiru urte eskasekoa izan zen eta esan bezala 697 eta 698 urteen artean arabiarrek Kartago konkistatu zuten. Kartago defendatzera bidali zen flota batek garaitua izan ostean beren komandante Apsimar agintari izendatu zuen. Bizantziora itzuli zenean flotak Leontziori agintea kendu eta Apsimari eman zion zeina Tiberio III.a izena hartu zuen.
Tiberiok Leontzio elbarritu eta komentu batean giltzaperatu zuen 705. urte artean. 705. urtean hain zuzen Justiniano II.ak boterea berreskuratu eta mendekutzat Leontzio exekutatu zuen.
Zenbaitetan Leontziori Leontzio II.a izena egozten zaio V. mendean Zenon I.aren agintean Leontzio izeneko botere-lapur bat izan baitzen.
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.