From Wikipedia, the free encyclopedia
Lennart Georg Meri (estonieraz ˈlennɑr̺t ˈɡ̥eorɡ̥ ˈmer̺i ahoskatua; Tallinn, 1929ko martxoaren 29a – ibidem, 2006ko martxoaren 14a) estoniar idazle, zinemagile eta politikaria izan zen. 1992tik 2001era bitartean Estoniako presidente izan zen. Estoniar mugimendu independentistaren buru nagusia izan zen.
Lennart Meri | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(1999) | |||||||
1992ko urriaren 6a - 2001eko urriaren 8a ← Konstantin Päts - Arnold Rüütel →
1992ko apirila - 1992ko urria
1990eko apirila - 1992ko martxoa ← Olev Olesk (en) - Jaan Manitski (en) → | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Lennart-Georg Meri | ||||||
Jaiotza | Tallinn, 1929ko martxoaren 29a | ||||||
Herrialdea | Estonia Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna | ||||||
Lehen hizkuntza | Estoniera | ||||||
Heriotza | Tallinn, 2006ko martxoaren 14a (76 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Metsakalmistu | ||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko minbizia | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Georg Meri | ||||||
Ezkontidea(k) | Helle Meri | ||||||
Seme-alabak | |||||||
Haurrideak | |||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Tartuko Unibertsitatea Lycée Janson-de-Sailly (en) Jakob Westholm Gymnasium (en) | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa errusiera Estoniera finlandiera alemana ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | film-zuzendaria, diplomazialaria, gidoilaria, itzultzailea, idazlea, politikaria, historialaria eta filologoa | ||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||
Kidetza | Estonian Academy of Sciences (en) Estonian Writers' Union (en) Kalevala Society (en) Finnish Literature Society (en) Estonian Heritage Society (en) Club of Madrid (en) | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | hautagai independente | ||||||
Georg Meriren seme zen, Estoniak Estatu Batuetan izan zuen lehenengo enbaxadorea (1940). Estonieraz gain, frantsesa, ingelesa, finlandiera, alemana eta errusiera hitz egiten zituen. Sobietar Batasuneko gudarosteak, Estonian sartu zenean, Tallinn hartu zuen, familiak Estatu Batuetara joaterik izan baino lehen, eta Lennart Siberian erbesteraturik bizitzera behartu zuten, 1941etik 1946ra, aitak kondena betetzen zuen bitartean. Han, beste hizkuntza finougriarrek interesa sortu zioten. 1953an Historian graduatu zen Tartu-ko Unibertsitate Estatalean, eta idazle eta zinemagile gisa hasi zen lanean. Aurrerago, Estoniako zinemagintza konpainia estatalaren zuzendari eta estoniar idazle sindikatuaren idazkari izatera iritsi zen, ''Eesti Rahvarinne'' (Estoniar Herri Frontea) alderdiaren sortzaileetako bat izateaz gainera. Estonian komunista ez zen lehen gobernuan (1990) kanpo arazoetako ministro izendatu zuten, eta bi urte geroago, enbaxadore Finlandian. Estonia Sobietar Batasunetik bereizi ondoren (1991), Errepublikako lehendakari hautatu zuten. 1996ko irailean, berriro hautatu zuten lehendakari, eta kargu horretan jarraitu zuen 2001ean utzi zuen arte. 2006ko martxoaren 14an hil zen, Tallinneko ospitale batean, gaixotasun luze baten ondoren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lennart Meri |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.