Leitir Mealláin
From Wikipedia, the free encyclopedia
Leitir Mealláin (ingelesez Lettermullen) Irlandako mendebaldeko Galway konderriko mendebaldean dagoen uharte eta herri txiki bat da. Connemara eskualdean dago, Gaeltacht eremuan, hots, irlandera hiztunak nagusi diren eremua.
Datu azkarrak Administrazioa, Herrialdea ...
Leitir Mealláin | |
---|---|
uhartea | |
Leitir Mealláin uharteko paisaia. | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Lurralde Historikoa Konderria Eskualdea | ![]() ![]() Connemara |
Posta kodea | G |
Geografia | |
Koordenatuak | 53°14′38″N 9°43′34″W |
![]() | |
Altuera | 81 |
Demografia |
Itxi
Galway hiritik 36 kilometro mendebaldera dago, hain zuzen ere, Galway badiaren punturik mendebaldekoenean. Hiru uhartez osatutako uhartedi bateko zati da: Leitir Mealláin, Garmna eta Leitir Móir, beste hainbat uhartetxoekin batera Ceantar na nOileán izeneko kolektibitatea osatzen dutelarik, guztiak lur lehorrera hainbat zubi eta dikez elkarlotzen dira.
Leitir Mealláin uhartea Deighinis, Furnish, Inisherk eta An Crappagh uharteekin komunikaturik dago.