Irlanda (estatua)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irlanda edo Eire[2] (irlanderaz Poblacht na hÉireann; ingelesez Republic of Ireland), Irlandako Errepublika ere deitua, Europa ipar-mendebaldeko Irlandako uhartean dago eta Europar Batasuneko kide da. Hiriburua Dublin da. Gaur egungo Estatu Burujabe modernoa Irlandako uhartearen 5/6en jabe da, zeinaren independentzia 1921ko maiatzaren 3an eman zen. Demokrazia Parlamentarioa eta Errepublika da. Ipar-ekialdetik Ipar Irlanda du mugakide, ekialdetik Irlandar itsasoa, hegoaldetik Itsaso Zeltikoa, eta mendebalde nahiz iparraldetik Ozeano Atlantikoa. Estatuaren izen arrunta Irlanda da (ingelesez Ireland eta irlanderaz Éire [ˈeːrʲə]), Irlandako Errepublika izen osoa estatua eta uhartea bereizi behar direnean erabili ohi da.
- Artikulu hau Europako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irlanda (argipena)».
Irlanda / Eire | |||
---|---|---|---|
Ireland / Éire[1] | |||
Ereserkia: Amhrán na bhFiann | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Dublin 53°20′59″N 6°15′37″W | ||
Azalera | 69.797 km² | ||
Punturik altuena | Carrauntoohil | ||
Punturik sakonena | North Slob (en) (−3 m) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Erresuma Batua eta Ipar Irlanda | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika eta Estatu unitario | ||
Irlandako Presidentea | Michael D. Higgins | ||
Taoiseacha | Leo Varadkar | ||
Legebiltzarra | Oireachtas | ||
Epai autoritatea | Irlandako Auzitegi Gorena | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 5.123.536 (2022) 309.928 (2017) | ||
Dentsitatea | 73,41 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,96 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 6.033 (2015) | ||
Bizi-itxaropena | 81,60732 (2016) | ||
Giza garapen indizea | 0,945 (2021) | ||
Ekonomia | |||
Moneta | Euro (€) | ||
BPG nominala | 333.730.764.773,18 $ (2017) 28.911.746.706,073 (2016) | ||
BPG per capita | 68.885 $ (2017) 5.327 (2016) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 369.243.421.956 nazioarteko dolar (2017) 31.967.691.305 (2016) | ||
BPG per capita EAPn | 76.744,707 nazioarteko dolar (2017) 5.818,951 (2016) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 5,2 % (2016) | ||
Erreserbak | 4.412.516.406 $ (2017) 823.186.345 (2016) | ||
Inflazioa | −0,2 % (2016) −0,4 (2015) | ||
Historia | |||
1922 | Irlandako Estatu Askea | ||
1937 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +353 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | IE | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | IRL | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 230 V. 50 Hz.BS 1363 (en) | ||
Internet domeinua | .ie | ||
gov.ie |
1922ko abenduaren 6an Irlandar Estatu Askea ezarri zen, Irlandari Erresuma Batuarekiko hasierako nolabaiteko neurri txikiko independentzia bat emanaz. 1937ko abenduaren 29an Irlandar Estatu Askeak Irlanda izena hartu zuen[3] 1949an, Irlanda Errepublika bilakatu zen eta Britaniniar Commonwealtha laga zuen.[4] Honenbestez erakunde horretan parte hartzeari utzi zion.
Gaur egun uhartearen iparraldeko Ulster eskualde edo probintziako bederatzi konderriak bi Estatuen artean banatzen da: sei konderrik Ipar Irlandako eskualdea osatzen dute eta Erresuma Batuaren agintepean daude: Antrim, Armagh, Derry, Down, Fermanagh eta Tyrone; gainerako beste hiru konderriak Irlandako Errepublikaren agintepean daude: Donegal, Cavan eta Fermanagh.