From Wikipedia, the free encyclopedia
Leda (antzinako grezieraz: Λήδα) Jupiterren ilargi irregular txiki bat da, eta honen inguruan mugimendu zuzenean orbitatzen du 239 egunetan. Charles Thomas Kowalek aurkitu zuen Palomar Behatokitik 1974ko irailak 14an hiru gauez behaketa fotografikoak egin ondoren (irailak 11tik 13ra, Leda argazki plaka guztietan agertzen da[1][3]. Jupiter XIII bezala ere ezagutzen da. Ilargi honek Leda izena Castor, Polux, Klitemnestra eta Helena Troiakoaren ama izan zen Espartako erregina bategatik jasotzen du.
Aurkikuntza | |
---|---|
Aurkitzailea | Charles T. Kowal |
Data | 1974ko irailaren 11[1] |
Kategoria | moon of Jupiter (en) eta irregular moon (en) |
Ezaugarri orbitalak | |
Zeren satelite | Jupiter |
Ardatzerdi handia | 11.098.480 km |
Eszentrikotasuna | 0,16[2] |
Orbita-periodoa | 240,92 egun (0,654 u)[2] |
Makurdura orbitala | 27.46° (ekliptikarekiko) 29.01° (Jupiterren ekuadorekiko)[2] |
Ezaugarri fisikoak | |
Erradioa | 10 km |
Masa | 1,1×1016 |
Dentsitatea | 2,6 |
Grabitatea azalean | ~0.0073 m/s2 |
Albedoa | 0,04 |
Tenperatura | ~124 K |
Itxurazko magnitudea | 20,2 |
1956an Fire Maidens from Outer Space britainiar filma egin zuten, Jupiterren 13. ilargian kokatuta, nahiz eta orduan Leda ezezaguna izatea.
Leda satelite txikia da (20 km-ko diametroa), eta irregularra. Uste da 0,04ko albedoa duela, Jupiterren beste satelite batzuen antzera, hala nola Himaliaren taldekoena. Izan ere, Himaliaren taldeko satelitea da, hau da, 11.160.000 km eta 12.555.000 km arteko erradioekin eta 25,8° eta 30,7° bitarteko inklinazioekin Jupiter orbitatzen duten bost sateliteen taldekoa.
Leda Himalia taldeko ilargi bat da, Jupiterren inguruan honengandik 11 milioi eta 13 milioi arteko distantziara bataz beste 27,5ºko inklinazioarekin orbitatzen duten bost ilargik osatutako taldea.
Leda izena greziar mitologiako Leda pertsonaian du jatorria; Leda Espartako erregina zen, eta Zeusen maitalea.
Charles Thomas Kowal aurkitzaileak berak proposatuta, 1975 ofizialdu zuen Leda izena Nazioarteko Astronomia Batasunak, Jupiterren beste zortzi sateliteren izenekin batera (Nazioarteko Astronomia Batasunak ofizialki izendatutako lehenengo satelite-multzoa izan zen).
Ez da 38 Leda asteroidearekin nahastu behar.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.