From Wikipedia, the free encyclopedia
Laura Kate Dale ingeles kazetari, idazle[1] eta ekintzailea da. Batez ere pertsona autistei eta transgeneroei buruz idazten du bideojokoekin lotuta[1][2][3].
Laura Kate Dale | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bournemouth, 1990(e)ko hamarkada (24/34 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | video game journalist (en) , video game critic (en) , video game developer (en) eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Destructoid (en) Kotaku UK (en) 2019ko ekaina) |
laurakbuzz.com | |
Destructoid webgunean lan egin zuen[1]. Kotaku UK webguneko albisteen editorea ere izan zen ia bi urtez. 2019ko ekainean kargua utzi zuen beste proiektu batzuk aurrera eramateko. The Guardian aldizkariarentzat ere idatzi zuen[4]. Bideojokoen berrikuspenengatik da ezaguna[1].
Podquisition podcastean ostalari gisa agertzen da, James Stephanie Sterling eta Conrad Zimmerman joko kritikariekin batera[5].
2015ean, MCVren 30 Under 30 zerrendan sartu zuten[6].
2020ko maiatzean, Dalek Access-ability izeneko bideo-saila jarri zuen martxan YouTuben, pertsona neurodibergenteek edo desgaituek bideo-jokoetan dituzten zailtasunak eztabaidatzeko.
2021eko abuztuaren 6an, Felix Fernekin batera[7], trans eskubideen aldeko protesta antolatu zuen Londresen[8][9]. Harrezkero, beste aktibismo-proiektu batzuen parte izan da. Hala nola, 20.000 pertsona baino gehiagok sinatutako gutun ireki bat idatzi zion BBCri, We're being pressured into sex by some trans women artikulua argitaratzeagatik erantzule izateko eskatuz[10][11].
2021eko abuztuan, Jane Magnetekin ezkondu zen[12][13][14].
Dale autista da, arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua ata afantasia ditu[15][16].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.