![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/72/Latinoamerikaren-zain-urratuak_azala.jpg/640px-Latinoamerikaren-zain-urratuak_azala.jpg&w=640&q=50)
Latinoamerikaren zain urratuak
Eduardo Galeanoren liburua / From Wikipedia, the free encyclopedia
Latinoamerikaren zain urratuak (gaztelaniaz: Las venas abiertas de América Latina; ingelesez: Open Veins of Latin America) Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren saiakera da, 1971n idatzia idazleak 31 urte zituenean. Liburu honetan idazlea Latinoamerikako historiaz aritzen da, kolonialismoaren eraginean sakonduz, aurkikuntza delakotik Amerika garaikide arte. Kronika historikoa da, baina Amerikak ekoiztutako produktuek gidatzen dute nolabait kontaketa, urrea eta zilarra lehen kapituluan, azukrea, kakaoa, kafe eta beste elikagaiak bigarrenean eta nitroa eta petrolioa bezalako beste iturri naturalak hirugarrenean. Casa de las Américas saria irabazi zuen.
Latinoamerikaren zain urratuak | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Eduardo Galeano |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Las venas abiertas de América Latina |
Jatorrizko herrialdea | Venezuela |
Argitaletxea | Siglo XXI (en) ![]() |
OCLC | 37820142 |
Orrialdeak | 379 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | saiakera, erreportajea eta ez-fikzioa |
Hizkuntza | gaztelania eta Haitiko kreolera |
Argumentu nagusia | Latinoamerikako historia |
Euskaraz | |
Izenburua | Latinoamerikaren zain urratuak |
Itzultzailea | Iñaki Alegria |
Argitaratze-data | 2021 |
Orrialdeak | 358 |
Euskarazko bertsioa Iñaki Alegriak itzuli du eta Udako Euskal Unibertsitateak argitaratu du 2021 urtean.[1]
Hasiera:
Lanaren nazioarteko banaketa honetan datza: herrialde batzuk irabazten espezializatzen dira eta beste batzuk galtzen. Gure munduko eskualdea, Latinoamerika deitzen duguna gaur egun, goiztiarra izan zen: galtzen espezializatu zen aspaldiko garaietatik, Errenazimentuko europarrek itsasoan zehar oldartu eta hortzak eztarrian sartu zizkiotenetik.